Muga
Koronabirusak muga fisikoki berezarri ditu. Halaber Hendaiarrak baina Urruñarrak, Sarakoak eta abarrak egunero mugaz gaindi ibilitzen girenoi, Bidasoa ezin dugu zeharkatu , lana egitera joateko ez bada. Mugaz gaindiko elkarte kideok, edota kuadrilla dugunok edota familiarrak ditugunok ezin gara pasa, kontrola zorrotza bezain zentzugabearen aurka jotzen dugulako. Mugaren bi aldetako elkartasunak, elkarlanak, elkarkidetzak, arrazoi ulertezin batek eten egin ditu eta dirudienez etxealdiararen eten baino luzeagoa izanen da. Europaz ahobeteka dabiltzan horiek, hesia jarri digute, polizia berme dutela.
Lana, zentzu hertsian, esan nahi baita kapitalismoaren makina elikatzen duen lanak, bakarrik emango du muga gainditzeko ahala. Sanchezen birzentralizazioa aipu denean, Koronabirusaren aitzaikiak jada, Euskal Herria eraisten ari zaigula. Kalamitate horren ondotik, beste batzuk etorriko direlakoan, euskal herritarron Euskal Herrian mugitzeko eskubidea lortu beharra dugu.