Gaizka Luis

Mugi-ren arreta zerbitzu kaxkarra

Ekainetik hona, bi txartel berri eskatu behar izan ditut. Gauza da, nuen dirua ez dudala berreskuratu oraindik, naiz eta agindu dizkidaten neurri guztiak hartu ditudan.

Oraindik okerrago, ezen, herenegun SMS bidez abisatu zidaten saldoa eskura izango nuela hurrengo kargan. Bi aldiz kargatu eta gero eta ez zebilela ikusita, bulegoetara bertaratzea adostu genuen atzo, eta ezin beraiek ere!

Baina okerrena da, kioskoan esaten didaten arabera, jendea berdin dabilela beti, ezin izaten duela saldoa berreskuratu.

Ni funtzio publikoaren alde nago eta kasu honetan ezin dut ulertu nola hiritarren zerbitzura dagoenak horrenbeste traba jarri ditzakeen. Funtzionari batek ez lituzke beste interesik eduki behar.

Bulegoetan daudenak arazoak konpontzeko baliabideak eduki beharko lituzkete. Onartezina da beti iinformatikari errua botatzea. Sistemak arazoak ematen baditu, konpondu ditzatela, baina aurrena gure eskubideak daude. Beraz, epe batzuk igaro eta gero, beraien kargu gelditu beharko litzateke txartel kargak. Onartezina da aurpegia eman behar dutenak baliabide guztiak ez izatea eta bulegoetatik esku hutsik ateratzea.

Oinarrizko arazoa nire ustez pribatizazioa da. Mugirekiko kontsumitzaileen eskubideak bermatzen dituen legeak ez dute aplikaziorik, baina gero ikusten duzu zerbitzua Gureak enpresa eramaten duela, eta bulegoak Euskotrenen eraikinean daudela.

Enpresa publiko-pribatuak aspaldi galazi ziren baina dirudienez formula berriak aurkitu dira norbaiten poltsikoa betetzeko.

Benetan mugikortasun berdea eta garraio publikoa bultzatu nahi bada, erabiltzaileen beharrak eta eskakizunak bideratzen dituzten bideak zabaldu beharko lirateke. Eta norbaitek webgunea ontzat ematen badu, saiatu dadila agertzen diren emailetara korreo bat bidaltzen, ea zer gertatzen zaion (eta horrela dabiltza aspaldidanik)

 

Search