Karlos Luis Ekiza Juaniz | Nafarroako Administrazioetako Korrika Batzordea

Nafarroako Administrazio Publikoetako lan deialdietan euskara modu eraginkorrean baloratzeko proposamena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Korrika Batzordeak Euskararen Eguna antolatu du Administrazioetan, Korrika Iruñera hurbiltzen dela ospatzeko.

Administrazio gaztelaniadun elebakarraren filosofia izan da nagusi orain arte eta une honetan ere hala da. Administrazio elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz funtzionatzeko prestatua) da gure helburua, ordea.

Aurreko Korriketan gure aldarrikapenak mahai gaineratu ditugu. Korrika eta Euskararen Egun honetan ere egin nahi dugu hori.

Nafarroako Gobernuari, Iruñeko Udalari, Estatuko Administrazioari eta Justizia Administrazioari eskatzen dieguna hauxe da: Euskarazko hizkuntz profileko lanpostu gehiago sortzeaz gain, lan deialdi mota guztietan euskara baloratzea, modu eraginkorrean.

Search