Gaizka Argiñano, Iker Larrañaga, Eider Del Valle, Mireia Elizegi, Leire Gesteira, Clara Paredes eta Naire Vicioso | Salesianos Donostia Ikastetxeko 4.DBH ko Biología eta Geología ikasleak

Nahi dutena esaten digute!

Noizbait galdetu al diozu zure buruari zer inpaktu duten Internetek, mugikorrek edota etxetresna elektrikoek gure ingurugiroan? Benetan ba al dakigu zenbat kutsatzen dugun? Gaur egun, mundu guztiak entzun du kutsaduraren ondorioz ingurugiroan gertatzen diren hondamendiez… Esan genezake gaiaz hitz egitea modan dagoela.

Kutsaduraz hitz egiten dugunean, batez ere, birziklapen, hondakin edota garraioek askatzen dituzten gas kutsatzaileetan pentsatzen dugu. Baina kontziente al gara gure egunerokoan kutsatzen dugun guztiaz? Ba al dakigu gure aparatu elektronikoek sortzen duten inpaktuak, eta ez birziklatzeak edota hondakinak eta CO2 isurtzeak ondorio berak dituela?

Mugikorrak, hozkailuak, garbigailua... laburbilduz, gure aparatu elektroniko guztiek hainbat osagai dituzte, zeinak negutegi efektua sor dezaketen; eta ez hori bakarrik, ozono geruza puskatu edota suntsitzera irits daitezke. Ikerketa berri baten arabera, hemendik hogei urtera, telefono mugikorrek sorturiko karbono-aztarna, totalaren %14 izango da. Zifra kezkagarria; izan ere, egun garraio industria guztiak igortzen duenaren erdia izango litzateke.

Aparatu elektroniko bat erosten dugunean, zergatik ez digute sortzen duen kutsadurari buruz hitz egiten? Beharbada, aparatuek eragiten duten kalteaz ohartuko bagina, erabiltzaileok atmosfera horrenbeste kutsatzen ez dituzten gailuak aukeratuko genituzke.

Zergatik ez zaie exijitzen markei informazioa modu ikusgarriagoan ematea?

Egunero, nahigabe kutsatzen dugunari buruzko informazioa bagenu, eta, jendea kontziente balitz aparatu elektroniko soil bat edo beste aukeratzeak izan ditzakeen ondorioez, guztiok arduratuko ginateke bizi garen planeta zaintzeaz.

Search