Nahikoa da! Ibon eta preso gaixo guztiak etxera!
Ibon Iparragirren amak, ondo esan du, pertsona gaixoak eta preso daudenak amatatzen doaz.
Nik gureko nuke esaldia amaitzea, PPSOEko politikariei esker.
Jakin ondo dakite, pertsona gaixoak ezin direla preso izan eta etxean ahal duten laguntza gabe geratu. Ondo dakite, GIB/HIESArekin bizi den edonork, ze arazo izan ahal duen, holako egoera batean badago. Eta ondo ezagutzen dute baita, ze harreman dagoen kartzela eta heriotzaren artean kasu honetan, beraz, politika hau bultzatzen eta defendatzen dutenek hiltzaileak dira.
Denbora da Euskalerritik konponbiderako urratsak eman direna, denbora alferrik galtzen duenak ez du bakerik nahi, bai aldiz mendekua, sufrimendua, gatazka.. bultzatu. Gure herriak ozen esan du prest dagola bakea lortzeko, esperantza sortzeko, etorkizuna lantzeko, aldiz, Españatik ez dira horrelakorik entzuten.
Esana, denbora galtzen gaude eta gatazka bati lotuta daudenak, ez dute nahi aurrera begiratzea. Aspaldiko mamuak harrotu eta astintzen dabiltza euren jarraitzaileak eta gero haserre jartzen dira, esaten diotenean ez dutela bakerik gura. Badakit nire hitzak ere, hor geratuko direla ahaztuta, baina ez dut uste GIB/HIESArekin bizi garen inork ez duenik holakorik ulertzen, denok ondo dakigulako zer den eta zer suposatzen duen defentsan zaintzea, bizi kalitatea izatea, lagunekin edo familiekin ondo egotea, depresiorik ez izatea.
Lotsagarria iruditzen zait, herritar eta erakunde askoren isiltasuna. Baina zorionez Euskalerria jende asko eta asko, mugitzen ari da, eurei kasurik egin gabe, mugitzen ari gara eta honek ez du etenik izango, preso guztiak kalera atera arte. Badakit askorentzat gogorra izango dela hori lortzea, baina gehienontzat ez dago besterik, ondo islatu den gisa Ondarroan izandako manifestazioan.
Nire aldetik, besarkada bat eta musuak Ibon eta familiari. Lortuko dugu.