Ion Kurutz Castrillejo

Ni ere Josetxo naiz

Egunak pasa dira. Aro berria, omerta aroa? Nork ez du erantzun antzerako gisa horretan probokazio bati?. Jaso dezala eskua. Bota dezala lehen harria. Etsaiak zentsuratzen duten esaldiak orain lotsagarriak guretzako? Josetxo tranpa nazkagarri batean erori da. Erraza da esatea kargo publiko batek horrelako tenteltasunarekin erortzea ezinezkoa dela. Baina Josetxo gizakia da, gizona,euskalduna, militantea eta abertzalea eta momentu batean probokazio bati nola erantzuten jakiteak, bihotza eta odola borborka daukazuenan zaila da. Denetako komentarioak entzun ditut.Tentela, joder grabatzena ari zian... Guk ere etsaiaren papera hartu behar? zintzo, bihotzgoxo, militante tinko eta abertzale zintzoa izatea gustatuko litzaidake. Animo eta eutsi  goiari.Guardia Civil, mundo, ertzainak PP, PSOE ea. horrela jokatzea normala da. Josetxoren erantzuna ere.Ziur nago pertsonalki Josetxok elkartasun hitz asko jaso dituela, baina nik faltan botatzen dudana ezker abertzelearen babes publikoa jasotzea da. Nerea behintzat badaukazu. Zu bezelako mutil jator abertzale eta militantea izatea gustatuko litzaidake. Animo Josetxo. Eta orain joko olinpikoak. Berriro unionistak alde zaharrean probokatzen?...

Search