Olentzero maitea
Aurten oso ona izaten saiatu naiz. Urte arraroa izan da. Martxotik aurrera udara bitartean ezin izan ginen eskolara joan, eta kalera oso gutxi irten ginen. Ezin omen zen. Arrazoia: covida. Aurten ere aiton amonak zerura joan dira covidaren kulpaz. Amak negar pila egin du ezin zituelako aiton amonak ikusi. Nik eta arrebak ere. Sukarra zutela eta etxera deitu ziguten, ezin izan ginen Donostira bisitara joan… Aita medikoa izanda haserre eta triste zegoen, eta dago, eta gaude.
Nik ez nuen ezer ulertzen. Orain erez. Amak gu zaintzen daudela esaten dit. Nik besarkatu nahi ditut eta ezin det. Triste nago Olentzero. Badakizu? Nire lagun den Aitorren amama, Mari, gaixotu da eta ospitalean dago bakarrik egotera behartuta. Aitor ez dago ondo. Ama banatua denez amama eta amarekin bizi izan da beti eta orain egunero negarrez dago. Tira. Egoera hobetzeko aukerarik?
Futbola oso gustuko dut eta futboleko botak eskatu nahi nizkizun… baina galdera bat dut: zergatik ezin dugu futbolistak bezala musukorik gabe egon? Musukoa ez da erosoa. Badakit gaitza dagoela. Futbolistek ere badakite eta futbolean daudenean ez dute musukorik erabiltzen eta beraien arteko kontaktua dute, eta politikoek baimentzen dute. Ba hori nahi dut! Nire lagunekin kontaktua nahi det. Familiarekin ere. Nire aiton amonak besarkatu nahi izan nituen… Amets gaizto pila ditut aitona amona, covida, musukoa…ahalko zenituen horiek borratu?
Aita medikua da, eta berak musukoak neurrian erabili behar direla dio, eta politikoei ardura gehiago eskatzen die behin eta berriz, eta haiek entzungor. Eta nik futbolista izan nahi det. Lagunekin korrika, musuko gabe… Mesedez ahalko zenidan hori opari bezala eman? Eta ahalko zenituzke aiton amona ekarri besarkatzeko eta asko maite ditudala esateko? Triste nago Olentzero…
Ene! malko bat erori zait orrira. Malkoka nago. Olentzero, Olentzero… Olentzero zu desioen gune, oparien eskari, gauz eder pila izan zera eta izango zera… Ene Olentzero… Diotenez hotza zutenei ikatza eramaten zenien eta nik zera eskatzen dizut ere: eskatzen dizut gizarte bezala mesedez sufrimendu gutxitzeko gizatasuna banatzeko eta bakarrik ospitaleetan daudenei familiakoei, gertukoei bisitan joatea ustea… Hori da! futbolistek dituzten baldintza berdinak guztiei ere ziurrean eskaintzea…
Eta azkenengoz, Olentzero maitea mesedez zuk futbolistak baino botere gehiago duzu, badakit, eta kendu ezazu musukoa zure aurpegitik guk, anai arrebek eta ume guztiek zure irribarre dotorea ikusi al izateko. Zu musukoarekin ikusteak erabat tristatzen nau: musukoa covid da, eta covid arekin bat aiton amonak joan ziren, sufrimendu pila…. Mesedez Olentzero ez gaitzazu gehiago zigortu zure irribarre gabe… Zure irribarreak ume guztien bihotzak piztu egiten dituela zuk banatzen zenuen ikatza etxeko suak pizten zituen bezala.
Zaindu zaitez Olentzero eta erabili zuk duzun magia hori gizarteari zure irribarrea erakusteko eta bihotz guztiak berotzeko, eta zera futboleko botak itxaron dezatela.
Besarkada erraldoi bat, Kepa