Osakidetzan 111 egun itxaron behar nefrologia espezialitatean zita izateko
Jon Urrusolo | Eibar
07/09/2018

Pasa den uztailaren 26an jaso nuen telefono deiaren bitartez, Osakidetzako Kudeaketa Sanitarioko unitateko langile batek esan zidan azaroaren 13an, Donostiako Nefrologia zerbitzuan, zita nuela, eta hurrengo egunetan etxean, horren gaineko informazioa hartuko nuela. Abuztuaren 1ean horren jakinarazpena etxera iritsi zitzaidan.

Abuztuaren 7an, Osakidetzako unitate horretara gutuna igorri nuen, nire harridura eta ezinegona adieraziz, ez bainuen eta ez baitut ulertzen zein arrazoi egon daitekeen Nefrologia zerbitzuarekin lehenengo zita eskuratzeko, 111 egun itxaron behar izateko. Gutunean bertan esaten nuen, Osakidetzako arduradun baten erantzuna espero nuela.

Abuztuaren 7an, kudaketa Sanitario unitatetik deitu zidaten esateko nire gutuna jasoa zutela eta gutunak bere ibilbidea egingo zuela. Abuztuaren 22an berriz, hirugarren deia izan nuen, eta oraingoan esan zidaten mediku espezialistaren arabera nirea ez zela larria, eta zita emandako datan izango nuela. Nik, telefonoz beste aldean nuen langileari deia eskertu egin nion, baina ez nintzen bat ere gustura geratu, pentsatzen nuelako eta pentsatzen dudalako ez dela bidezkoa hainbeste denbora itxaron behar izatea lehenengo zita izateko.

Beste herrialdetan itxaron zerrendak nolakoak diren jakin nahian, internetera jo nuen, eta bilaketa horretan ari nintzela, aurkitu nuen 2017ko azaroko berri ezin interesgarriagoa, berrian agertzen baitzen Gasteizko legebiltzarrean eginiko galdera bati (Osakidetzan diren itxaron denboren gainekoa) Osakidetzako kontseilariak, Darpon jauna, emandako erantzuna. Erantzunean, Kontseilariak ospitalez ospitala zein espezialitateka, gertatzen diren itxaron denborak aletu zituen. Nire harridurako, niri egokitutako ospitalean, Donostia Ospitalean, Darpon jaunaren arabera, Nefrologia espezialitatean dagoen itxaron denbora 0 egunekoa da.

Darpon jauna, azaroan itxaron denbora 0 egunekoa bazen, zer gertatu da uztailean 111 egunekoa izateko?

Articles
Iñaki Egaña
23/03/2019
Eric Nepomuceno
23/03/2019
José María Pérez Bustero
22/03/2019
Letters
Ainhoa Zaldua, Pilar López, Ixiar Gurmendi y Asun Sestelo | Hernani
22/03/2019
Javier Hualde | Alde Zaharrean bizi
22/03/2019
Iñigo Satrustegi | Eunateko ikasle ohia
22/03/2019
Yolanda Viadero, Imanol San Pedro, Saioa Ugarte, J. J. Agirre, Maider Irizar, Txekos Legorburu eta Saioa Yus | Lakuako ELAren Berdintasun Lantaldeko kideak s
21/03/2019

En este nuevo artículo, el filósofo y antropólogo Andeka Larrea considera que el diagnostico de EITB está hecho desde hace tiempo y que lo que ahora toca es pasar a la acción. A su juicio, los aspectos clave del cambio son la producción propia y la despolitización del Ente.

EITB: EL DÍA DE LA MARMOTA VASCA
Andeka LARREA LARRONDO