Begoña Letona Agirre

Osakidetza murrizketekin jarraitzen du Arabako Lautadan

Arabako Lautadak lau osasun-zentro ditu Agurain, Araia, Ozaeta eta Alegria-Dulantzi artean banatuta.

Osakidetzak murriztu egin ditu Agurainen lehen zeuden hiru familia-medikuak, eta orain mediku bakarra dago. Gainera, hein batean, mediku falta hori betetzeko, erabaki du gainerako osasun zentroetako medikuek ez dezatela kontsulta egin astean zenbait egunetan euren zentroan, Agurainen zerbitzua emateko.

Horrek guztiak esan nahi du aurrez aurreko hitzorduak astebete edo gehiago atzeratzea, asteburuetako zentro txikienetako larrialdiak desagertzea, Agurainen EAGrik ez izatea, langile berberek jarraipenik ez izatea eta lan-karga handitzea.

Non dago Osakidetzak hainbeste aipatzen duen osasun publiko bikaina? Argi dago Arabako Lautadan ez dugula. Osasun publikoa funtsezkoa da, eta ez dugu utzi behar Osakidetzak eraitsi dezan.

Search