Pornografia
Mendebaldea ulertzen dugun munduan, orokortuta dago pornografia. Beste herri eta nazio askotan debekatuta dago, eta orokorki deitzen diegu matxistak, beren erlijio joerengatik, beren janzkera, arau, lege, e.a. Garai batetan, herrialde komunista ziren batzutan ere pornografia debekatuta zegoen, hots, ez zen erelijio akuilu filosofia hura; eta gaur egun ere badira halakoak. Ni gaur egun ez naiz joaten manifestazio feministetara, baldin, lehen inoiz joaten banintzan ere. Behin manifestazio feminista erraldoi batetan, Gasteizen, bukaerako hitzaldian, emakumen esatariak esan zuen «eskubidea dugu pornografia egitera», joan egin nintzen berehala. Intimitatea gauza sakratua da, ezin daiteke bortxatu. Zer gauza intimoagorik, gure gorputzeko sexu atalak baino.
Norbait jardun edo dedikatzen bada bere sexu intimitatea saltzera publikoki grafian, hots, argazki edo bideoan, egiten du pornografia. Adibide bihurri horrekin intimitatearen bortxara ohitzen du gizartea. Ohitura horiekin gizartea intimitatearen bortxara bultzatzen du, eta bortxa hori ohitura lizuna bihurtzen da. Errespetu falta besteen intimitatearekiko dakar pornografiaren eredu eta adibide txarrak. Honekin hausteko bide bakarra pornografia debekatzea da, eta hala egin beharko litzateke. Badakigu pornografia batez ere gizonek kontsumitzen dutela. Zer litzateke feminismoaz, pornografia, zilegitasunez debekatuko balitz, intimitatearen bortxaz bukatzeko asmoz?
Hau idatzi dut apirilaren seian. Bada, hara! Apirilaren zazpian, gutuna bota baino lehen, emakume batek idazten du pornoaren aurka euskal egunkari batetan. Deitzen die «monstruos» gizonezko gazteei, antza, beren heziketa sexuala pornografiatik jaso dutelako, eta heziketa txar hori zio, gero gertatzen da gertatzen dena. Baina, baina, emakumen horrek ondo daki, gazteei eta ez hain gazteei pornoa inposatu egin zaiela. Orain dela bi urte lanpostu duin bat lortu nuen. Ilusioa nuen, ordutegi normala eta soldata xaloa zuelako. Hasi nintzen lanean, eta arduradunak esan zidan lehenengoko egunean «nahi eta nahi ez internet erabili beharko duzu». Nik erantzun nion: «tasari, pornoa duen gailu batekin lan egitera prest ez nago». Lanbidera joan nintzen hurrengo egunean. Badakizue gezurtxoa dela hau baina...
Frantziako gobernuak dena kalkulatuta zuen. Jubilazioa, erretreta deitzen dutena, bi urte atzeratzean zuen helburu. Asaldatu egin zen herria kaleetan, liskarrak zeuden. Hamaikagarren borroka eguna deitu zuten sindikatuek apirilan seirako. Baina bost egun lehenago, hara! Goi idazkari politikari frantsez bat, emakumea, iragartzen du ostegunean Play Boy pornografia aldizkarian irtengo dela «irudia ematen». Gaur diote egunkariek atzoko protesta barealdia izan zuela . Bi urte gehiago lan egitera, ta gora Play Boy. Gora Play Boy-ko pizti emakume monstruoak.