Manu Errazkin Aleman

Puerta edo ate?

Tamalez, ospitaleratuta izan naiz egun batzuk eta gauza bitxi bat atentzioa eman dit: gela guztiak sailkatuta daude oheraren arabera, hots, puerta P edo ventana V. Nire uste apalean, Osakidetzak aldatu beharko luke hori eta euskera erabili atea A eta lehioa L, esfortzu handirik egin gabe, kontuan hartuta Osakidetza euskalduntze prozesuan buru-belarri sartuta dagoela.

Eta gainera, ulertzeko arazoa gaur egun ez dago, bizi gera gizarte batean non normala den beste hizkuntzetan aritzea, Basque Culinary Center, Reale Arena, running, puenting, spinning, eta abar. Beraz, A edo L eta ez P edo V.

Search