Maria Amezaga

Rodriguez Ariaseko merkataritza-korridorearen albo-ondorioak

Hilabete baino gehiago da Bilboko Rodríguez Arias kalea urbanizatzen hasi zela merkataritza-korridore handi bihurtzeko eta, etorkizunean, Abandoko geltokitik etorritako bisitariak jasotzejo.

Lantaldea biltzeko, Maximo Agirre kaleko 16an jarri dira bost kontainer, aldageletako, dutxetako, jantokiko eta abarretako zerbitzuekin, espaloi zati handi bat kendu eta oinezkoei bidea estutuz. Behar bezala hesituta dago kontainerren perimetro osoa "Bilbao berri" markarekin, mezu hori ondo jaso dugu.

Badirudi orain arte ez dela inor konturatu zein egoeratan geratu diren auzoko hiru denda, edukiontzien atzean parapetatuta. Negozio horiek ikusezintasun-egoera hau jasan behar dute zortzi hilabetez, horixe baita jarduketaren lehen faserako aurreikusitako exekuzio-epea.

Ikusezina bazaraza ez zara existitzen, eta eremu honetatik pasatzen den bezero potentzialen galera gehitzen badiozu, albo-ondorioen eragina argi dago. Hemendik dei eskatu nahi dut dagokionari saltoki txikiei laguntza eman diezaien.

Irtenbide ona litzateke blokeatu dituzten edukiontzien aurrean denden izenak ipintzea. Eskerrik asko!

Search