Martín Garitano

Santi, Josu eta gainerakoak

Gaurko egunez abertzaleok Santi eta Josu gogoratzen ditugu. Egia esan, sarritan gogoratzen ditugu, gure baitan iltzatuta ditugulako.

Gaurko egunez lau pistolari miserable eta haien arduradun politiko guztiz ahaltsuak madarikatuko ditugu, mila aldiz madarikatuko ere. Guri min egin eta gure herriaren esperantza ito egin nahian lagun eta burkideak kendu zizkigutelako. Lehenengoa lortu bai, min itzela eragin ziguten-eta, baina esperantza ez ziguten bahitu, borrokan diharduenak irabazteko itxaropena inoiz galtzen ez duelako.

Azken hatsa eman arte lanean eta borrokan jardun zuten Santik eta Josuk, bere garaian Sasetak eta Txikiak egin bezala. Gudari guztiak bezala askatasuna eta bakea amets zutela.

Lau txakurrek tirokatu zituzten, bai, baina ondo kateatutakoak, haien nagusien jauregi-atarian.

Guk ez ditugu ahaztuko, ez beraiek ezta beraien amets eta ilusioak ere. Eta, gainera, irribarretsu gogoratuko ditugu.

Search