Iulen Lizaso Aldalur | Hernani

Stop fluoruroa

Izenburua honekin, Oñatiko Unibertsitatearen ingurunean, abuztuaren 13an, egindako bigarren topaketan ere landu zen.

Mizelio Unibertsala hedatzeko, auzolanean aritzen geranok, Egiaren Aldeko Hezitzaileen adar lantaldekoekin, kurtso hasiera bueltan dela eta –osasun gaia alde batera utzi gabe– lehentasunezkotzat jo gendun, nabarmenduz lenbehar bat zela.

Osasun taldekoentzat, Eusko Jaurlaritzak, 30 urteren ondoren, iturriko urari fluoruroa gehitzen jarraitzea zergatik izan daiteken aztertu gendun. Harrigarria da, duela hamarkada batzuk munduan gehienek hori egiteari utzi ziotenean, osasunari kalte larriak egin zizkiotelako, eta Belgika eta Israel izan ziren murriztaileenak, txikleetan, pasta dentrifikoetan eta botiketan ere debekatu baitzuten.


Harrituta nago ezker abertzaleak baita fluoruroaren inguruan izan duen jarrera ixila, nahiz eta joandan irailetik prentsan irakurri ahal izan dute nere saiakerak.

Hala, Maddalen Iriarteri, alderdi politiko horren bozeramailea den aldetik, «plazara» irten dadila eskatzen diot, ez bada bere isiltasunaren zergatia azaltzera osasunarentzat hain garrantzitsuak diren gaietan, baldin eta Legebiltzarrean galdetzera zergatik fluoratzen duten oraindik?


Talde politikoko kide guztiei luza dakiekeen erregu bat, ikasturte berria hasi baino lehen legebiltzarreko galderak erregistra ditzaten, Eusko Jaurlaritzak aurreikusita izango dituen eta aurreko prentsa idatzietan jasota geratu diren «contra el covid–19» protokoloekin.

Gaur egun gehitzea debekatuta dagoen arren, Ian E. Stephenen arabera (fluorrak osasunean duen eragina ikertzen duen espezialista), Margaret Thatcherren agintaldian hirukoiztu egin ziren uraren fluoraziorako aurrekontuak Ipar Irlandan.


Gaur egun, naturaltasunez gehitzen diete depresioaren aurkako psikofarmakoei, hipnotikoei eta antsiolitikoei, eta eremu militarreko gas neurotoxiko moduan. Zergatik gehitzen da oraindik Euskadin gai horietan dena «normalizatu» bada?

Search