Mikel Lombillo Eletxigerra, Bilbo

Sumendi motots anitzdunak

«Big bang»-a begi bista fisikari izatetik ona, millioika sumendi haserretu egin dira unibertso anitzdunetan zehar sekulako samintasuna eta arranguratiak ere bai, zeinek bere zelakotasuna azaltzerakoan. Lur barreneko sutan piztutako iharduera, sumendien haserre bizidunen baino beroaldi horien baliatuz, gai dira hurbileko eta nonahiko ingurunerik sofistikatuena hutsaltasun gorian lagatu izan dadila. Milioika urte iraganda, makina bat aldiz egunduko sumendirik zaratatsu ostenduz gero, deblauki segidako ehundaka urtetan dirautela, beste hainbesteko sumendi berriak lehengo garau sumenditarra zena, eztanda itzelatik hona bultzagai eraberrituak hain zuzen, hasierako amorrualdi tankeran nimiñotu izatetik, gorpuztu egiten baita unibersoan sumendi kopurua eta. Eztanda itzelak anizkoiztasunean baino besteekiko edozein fenomeno fisikoekin dihardu, sumendiz sumendi hasierako eztandak domino fitxak etengabe saltoka baitleude bezala, gainontzekoak bultzaturik gauregun artean. Sumendiek bizimodu argia, garbia eta guztiz osasuntsu eraman ditzagun errekadu adeitsuaz hurbildu egiten dira gugana, magma soberako kolesterola bazen bezala oka egiten dute barrenetik at, era batean zein bestean, mototsak ilekiribilaz edota ilaje gori gorian zuzenki higituaz, eta aholkagarririk onena litzaken gomendioaz, hau da, erregai fosilak behin betirako bertan behera zokoratu ditzagun.

Search