Gorka Vicente Pujana, Tiboli eskolako guraso elkartearen izenean

Tiboli eskolako AMPA

Hainbat urte eman ditugu borrokan eskolako sarrera nagusiaren aurreko errepideko erreietako baten peatonalizazioa lortzeko, espaloia zabaltzeko eta umeak jasotzea adeitsuagoa bihurtzeko.

Lehenengo eta behin txosten luze bat erregistro bidez aurkeztu genuen, argazki, idazki, plano eta eskaerarekin. Inolako erantzunik heltzen ez zenez Udalak eskatutako hainbat izapide eta esandako ibilbidea jarraitu genituen, eta bitartean firmak batu, mobilizazioak antolatu eta Hezkuntza Sailarekin zenbait bilera egin genituen, baina 2 urtez ez genuen eskaerari erantzunik jaso.

Bi urte horien ondoren txosten tekniko bat dela medio gure eskaera ezin zela aurrera eraman erantzun ziguten.

Txosten horretan agertzen diren arrazoiak honakoak direla diote:

− Tiboli kalea, auzoko arteria nagusi bat dela, auzoari sarrera ematen diona

− Auzoko autobusen ibilbideen desbideratzea oso zaila dela

− Auzoko errepideen norabide aldaketak ez direla posibleak

− Trafikoaren zarata inguruko kaleetara zabalduko litzatekela

Nahiz eta arrazoi hauek txostenaren ondorioak zirela komunikatu, ez dugu txostenik ikusi datu teknikoekin ondorioak babesteko, baina erantzuna argi dago, ezezkoa.

Harrituta gaude, bere momentuan, eta udalari esan genion bezala, aldez aurretik lanak egin zirenean (komunitate bateko fatxada baten konponketa) ez bait zen aparteko arazorik egon, ez eta trafiko edo kotxe larregi semaforoetan.

Orain berriro dauzkagu lanak Tiboli kalean. Oraingoan auzoko sarrera guztiz moztu da, eta norabideak eta autobus ibilbideak aldatu dira. Datu objetiboak eduki gabe, ez du emoten eragin handirik duenik auzoko ohiko bizitzan ez trafiko orokorrean, ez autobusen funtzionamenduan ezta oinezkoen mugimenduan ere. Auzotarrok izanda, auzoan bizi den hainbat pertsonekin hitz eginda ez dugu kexarik entzun.

Bide batez, honakoa esan beharra dago: Lan hauek aspaldi planifikatuta zeuden, auzoko beste puntu askotan aurreko urteetan egin diren bezala. Baina azken udaberrian udalak egindako komunikatu batean esan zuen lan hauek gure eskaera atenditzeko egiten ari direla, espaloia zabaltzeko familiek eskatu bezala. Garbi hitz egin dezagun, neurketak egin eta argazkiak atera ditugu behin ere eta errei biak mantenduz, bilboko baldosa bi baino gehiago ezin da espaloia hazi. Komunikatua bera txantxa dirudi, eta iraindu egiten gaitu.

Aurrekoa kontutan harturik, txosten teknikoak emandako informazioa ez dela guztiz zuzena izan edota udalak aitzakiak ipini dituela ematen du.

Hau guztia dela eta gure burua behartuta ikusten dugu egoera hau zalatzera, gure deia entzun ez dutela sentitzen dugulako, denbora pasatzen utzi dutelako eta ematen duelako udalak bere bidea jarraitzen duela behar bezala erabakiak azaldu gabe eta hiritarron heldutasuna zalantzan jarriz.


Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen. 

Search