Juan Luis Mugertza Unanue

Urkullu margolari

Irudikatu duzue, inoiz, Eusko Jaurlaritzakoak aldamio batean langile arropaz jantzita, bata bestearen ondoan, kolore askotako margoz betetako kaxari begira, brotxa bana eskuan, zer nolako kolorea aukeratuko duten, zalantzatan, horma-pinturari margo-geruza bat eman aurretik, oraingo egoera gris honi alaitzeko? Bada, nik estanpa hori irudikatzeko aukera izan nuen, lehengoan, Euskadi Irratiko goizeko saioa entzuten nengoelarik, Iturgaitzek Getxoko euskara jatorrean esandako metafora ulertzean. Izan ere, PPko buruzagiaren ustez, pandemiaren inguruan, lardaskeria asko egin dute, eta «Urkulluk ez du ezer margotzen» egoera honetan. Azkenean, arrazoia izango du.

Search