Josune Otamendi | Ibaetako auzokidea

Zabal dadila Donostiako Udaleko eredua

Euskal Herriko herri guztietara nafarroatik hasita. Hiriko ardura nagusia duzuenetariko hirukotea, alkatea barne, agertu zineten, auzoan, hitzartuta zegoen bilerara aurrekontuen berri ematera. Jarrera herrikoia, errespetuzkoa eta etiko batekin agertu ere, gure hiri bikain hontako diru kontuetaz hitzegitera.

Aurrez bizpairu bilera eginak zeuden, auzoz auzo, beharrezkoak diren aldaketak aztertu eta herritarron ekarpenak jasoaz. Modu xinple batean azaldu zenituzten aurrekontuak, sarrerak eta ordainketa nagusiak bereiziz, aurrez emandako txosten orrien barnean xehetasunak ageri direnez inork zalantzarik argitu nahi ezkero, jendea zenbakiekin aspertu gabe beharrezkoak diren datuak, argi eta garbi, emanaz. Benetan diot hor ikusi, entzun eta bizitu dugun errespetuzko jarrera azpimarratu behar dela deritzot eta ikasgai bezala hartzen det.

Errespetuz diodanean edozein haserraldiari ere apaltasunez entzuteak egoera larrienak era lasaitu bai ditzake. Hor zen, adineko agure kezkati bat, ia hitzegin ezinik (eztarriko operazioa bitarteko) bere zentzu kritiko-aberats batez, edozein adineko ala ez adineko pertsonak bizitzen duena agertuz. Alegia, soldata, pentsioa ia ez da igo eta oinarrizko gastuak etengabeko gorakadan daude, subentzioak ere txiki geratzen direlarik, agurearen bizi ahalmena kinka larrian jarriz.

Udalekoak aurrez aurre begiratu zenioten, entzun, bere ekarpenak jaso eta modu apalean udaleko arduradun bezala erantzun xuxen txiki bat eman zion alkateak berak. Jarrera hau noski, ez da beste mundukoa baina neu behintzat herritar modura jasoa, errespetatua eta udal herri honetako partaide sentitu nintzan. Nolabait adierazteko aipatu nahi dut, diru kooooontuaz ere garbi hitzegiteak familia herraldoi bateko partaide sentiarazi ninduela. Hazia ereinda dago, landarea loratuko da eta berandu gabe fruitua ematen hasiko da denok elikatu eta goza dezagun.

Mila esker eredu xinple bezain aberasgarri hau geure eskura jartzeagatik. Herritar askok ziur naiz, maite dugula honelako jarrerak. Argi utzi zenuen baita, alkate jauna, aurrekontu hauek denon lankidetzari esker jorratuak izan direla eta hor ere etzenuen inor kanpoan utzi. Zintzotasunezko jarrerak loratzen doaz. Josune Otamendi (Ibaetako auzokidea)

Search