Mikel Lombillo Eletxigerra | Bilbo

Zaldietara amerindiar guztiak gainera datozkigularik

Bizi garen megagizarte globaldu honetan zer beste gabeziarik eza, geometriari begira galdutako xarma baino glamurra bereskuratzea garrantzitsuenetarikoa bat izango litzateke buruhaustetxo edo hobbie-ren baten moduan. Nola konprenitu bestela hiruki baten funtsa bi dimentsiotako mapan definitzen okertzea? Adibide modukoa da Honduras eta Venezuelatik irtendako jendea, horiek ez baitoaz Rio Grande aldera. Cubatik ez da inor atera bertako tartean Karibe itsasoa dago-eta. Nikaraguak ezin du osotu hirukirik batere, baldin eta hirukirik kanpora alboa ez bada luzatzen. Alegia, ez dago hiruki malapartatua, lauki irregularra baino.

Search