Juan Luis Mugertza Unanue

Zer erein, huraxe jaso

Lehengo astean, bi pasadizo harrigarri, bertatik bertara, entzuteko aukera izan nuen. Bata, arraindegi batean; hiru emakume nagusi berriketan, egungo egoeraren gainean. Halako batean, harraindegiko gizonak maiatzaren lehenaren gainean aipua egin zien: «Badakizue, asteazkena itxita dago». Emakumetako batek, harritu antzera, Zer dela eta jai eguna? Franco bizi zeneko San Jose obrero jaiarena gogora ekarri, eta orduan, jabetu omen ziren.

Bestea, autobus batean, Plentziatik Areetara (Getxo). Eguraldi ederra kanpoan, hamar bat bidaikide barruan. Eguzki betaurreko itxurosoak eta soineko dotore jantzitako emakume adintsu bat besaulkitik altzatu, autobus gidariarengana zuzendu, eta modu zakarrean esan: «Isilarazi musika hori, euskaraz inork gutxik ulertzen du eta». Gidari gixajoak, modu txukunean, ahaleginik egin bazuen ere, ofizialtasunaz, eta bestelako argudioaz ematen, emakumearen tonuak bestelako norabidea hartu zuen: «Zalaketa jarriko dizut». Euskal eskuma, bitartean, kezkatuta dago, ezker abertzaleak aldatzeko joerarik ez duelako.

Search