Iñaxi Otegi, Mikel Arrastoa eta Manuel Erasun | Zizurkil

Zizurkilen alde eten ez den katea

Idatzi hau sinatzen dugun lagunok epe ezberdinetan Zizurkilgo alkate izan gara Herri Batasuna eta Euskal Herritarrok alderdietatik. 40 urte atzera eginda, frankismo gordinaren osteko lehen Udala kudeatzea ez zen erraza izan, eta ondoren ere garai gogor eta zailak izan dira. Baina hau ez da inoiz gure ofizioa izan; bakoitzari egokitu zitzaigun garaian, gogoz eta pasioz jardun genuen bizi garen herria hobetzearen alde. Eta garaia iritsitakoan, besteei bide ematen ere jakin genuen. Horrek ezberdintzen gaituelakoan gaude.

Hori dela eta, idatzi honen bidez babes osoa azaldu nahi diogu Iker Urruzola buru duen EH Bilduren hautagaitzari eta horren erakusle onartu dugu hirurok ordezko gisa EH Bilduren zerrendan joatea.

Bide berean, maiatzaren 24an Joxe Arregi plazan izango gara, lehen udal taldeko kideei egingo zaien omenaldian, eta bide batez, udalgintzan aritu diren beste hamaika kideri egingo zaienean. Zizurkilen aldeko katea ez delako eten.

Maiatzaren 26an EH Bildu da gure aukera.

Search