Ainara Maia Urroz

Zuraren artista: Miguel Urroz Arrastio

Bazen osaba Miguel Urroz benetan bihozbera poesiaren eskuek eta sentimenduzko egurrak aldatzen zituena. Plazetako zurgin familiak egin zuen, aitaren aitarengandik jaso zuen artisau sena, hitzen lihoa leuntzen zuen zuraren bitartez, bere barnean irauten zuen oinazez ikasitakoa.

Hatsaren arteak egin zuen bera gizon sentibera, eta artekatutako bihotza konpontzen zuen bere Oizko tailerrean, isil-isilik, eta abegitsu, irribarre batez hartzen zituen beti ezpelaz egindako bere artelanak miresten zituenari.

Elena Galzusta Bilboko lagun eta poeta umilarekin egon naiz uda honetan Senpereko Larraldeako hatsartean eta hark oroitarazi zidan ene osaba maitea zer izan zen: zuraren olerkaria, plazaz plaza ibiltzen zen artisau eta artista. Hark egindako tresnen fintasuna eta dotorezia gaurko artisau-azoketan ez dituela aurkitzen esan zidan Elenak, eta ni duela hiru urte zendu zen osaba Miguelez oroitu nintzen. Orduak igarotzen zituen zurezko ezpalak (ezpelak) goilara fin bilakatzeko, eta horrek ez du preziorik ez alderik.

Begiak irribarretsu, txapela buruan, hamaika istorio-misterio eta hitz goxo ezpainetan. Belauniko, eserita edota zutik ikusi zaitugu askotan. Aizkora, aitzurra edo zizela eskuetan. Orain gurekin hemen gelditu dira mendia, lurra eta bihotzez landutako egurrak. Opari eder bat izan da zure ondoan bizitzea, ohorea zure ilobatako bat izatea.

Agurrak eta eskerrak zuri, gure Miguel maitea.

Ez adiorik!

Search