Zuzentzeko denbora
Asier Guridi Zaloña Venezuelan erbesteratutako euskal herritarra martxoaren 29tik dabil gose greban, bere nortasun juridikoa eskatzeko. Ez dut haren iraganean erreparatu nahi, gaia Antonio Gutierres NBEko idazkari nagusiak argi utzi duela uste baitut hitz hauekin: nortasun juridikoa ez da pribilegio bat, pertsonaren eskubide bat baizik.
Beraz, argi dago Espainiako gobernuak Asierri nortasun juridikoa emateari uko egitea mendeku bat besterik ez dela, bikotekideari eta 13 urteko semeari zuzenean eragiten diona, eta uste dut halako bat egitea haur batekin aitaren iraganagatik ankerra eta koldarra dela. Izan ere, Marokoko jendarmeriak Baby Hamday Buyema espainiar herritarra hiltzea, kasua Marokora bidali zen haren instrukzioari jarrai ziezaion, edo Melillako bi gazte jendarmeriak berak metrailatu zuten, eta, hearren, familiaren eskaerari jaramonik egin gabe, oraindik ez da ikertu.
Amaitzeko, Espainia gobernuari Asierri bere nortasun juridikoa itzultzea eskatu nahi diot .