Naiz.info
Bilbo

Thibaut Pinotek eskuratu du Tourreko zortzigarren etapa

Samuel Sanchez erori egin da eta ezin izan du jarraitu lepauztaian eta eskuineko eskuan hausturak baititu. Gorka Verdugok ere lasterketa utzi du.

Pinot garaipena ospatzen. (Pascal PAVANI / AFP)
Pinot garaipena ospatzen. (Pascal PAVANI / AFP)

La Francaise des Jeux taldeko Thibaut Pinotek irabazi du zortzigarren etapa. Ihesaldietarako egun aproposa izan da eta bakarrik helmugaratu da 22 urteko txirrindulari gaztea.

Cadel Evans iazko txapelduna izan da bigarrena 26 segundutara. Berarekin batera heldu dira faborito guztiak. Sailkapen nagusian ez da egon aldaketarik. Wigginsek jarraitzen du liderra eta Haimar Zubeldia bostgarren tokian dago 59 segundutara.

Beste alde abtetik, Euskaltel Euskadik beste bi txirrindulari galdu ditu gaurko etapan. Astarloza eta Txurrukak lasterketa utzi behar izan zuten ostiralean erori ondoren eta gaur Samuel Sanchezek ere berdina egin behar izan du.

Txirrindulari asturiarra Valverderekin batera erori da, baina Movistarrekoak aurrera jarraitu duen bitartean Sanchezek lasterketa utzi behar izan du.

Gorka Verdugok ere agur esan dio Tourrari.

Informazio guztia www.naiz.info-n.