Naiz.info
Basauri

Edesako langileek 100 egun bete dituzte itxialdian

Edesak Basaurin duen lantegiko beharginek 100. eguna bete dute itxialdian. Eguneko 24 orduak ematen dituzte bertan, txandaka, beraien lanpostuen defentsan.

Edesako langileak, itxialdian, Basauriko lantegian. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Edesako langileak, itxialdian, Basauriko lantegian. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Edesako langileek 100. eguna bete dute gaur Basaurko lantegiko itxialdian. Mondargon Korporazioa beren lanpostuen etorkizunaz mintzatu zain dira beharginak. Atzo amaitu zen MCCri bideragarritasun planari buruz erantzun bat jasotzeko ezarri zioten epemuga eta momentuz ez da aldaketarik.

«Ez digute ezer esan, ez digute ezer baieztatu. MCCko norbait gurekin harremanetan jartzeko zain gaude beraien jarreraren berri eman diezaguten», esan du Edesako langile den Teresa Perezek.

Egoera horren aurrean, beharginek orain 100 egun hasitako itxialdiarekin jarraitzeko asmoa agertu dute. Eguneko 24 orduak ematen dituzte bertan, txanda desberdinak eginez.

Gaur eta bihar artean, bilkurak egingo dituzte, aurrerantzean mobilizazio gehiago egingo dituzten erabakitzeko.