Bihartik aurrera epaituko dituzte espainiar Entzutegi Nazionalean Eneko Compains iruindarra eta beste zortzi euskal herritar. Urko Aierbe, Joxe Aldasoro, Aniaitz Ariznabarreta, Sandra Barrenetxea, Erika Bilbao, Ugaitz Elizaran, Egoitz Garmendia eta Rosa Iriarterentzako 9 eta 15 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatzen ditu Fiskaltzak, EKINeko zuzendaritzako kide izatea leporatuta.
Honen harira, Compains iruindarra Iruñeko Udaletxean egon da kasua azalduz. Bertan, nafar hiriburuko Udalak aurrera atera du bederatzi auzipetuekiko babesa. «Pertsona orok eta zehazki, Eneko Compain Silvak, gizartearekiko bere konpromisoa ekinbide politikoarren bidez gauzatzeko eskubidea» defendatu dute, «ideia politikoak ezin direla jarraituak izan» oinarritzat hartuta. Modu honetan, «edozein jazarpen politiko, estatu zein estatuz kanpoko erakundeetatik jatorria izan» gaitzetsi dute.
Era berean, Nafarroan izan diren tortura salaketak ikertzea exijitu dute. «Errekonozimendua eta erreparazioa», defendatu eta epaiketa justu baten bidean «garantiak errespetatzea» eskatu dute.
Duela bi hilabete aurkeztu zuten ‘Basque Lives Matter’ kanpaina, kasua azaleratu, babesak pilatu eta epaiketa politikoak eta jasandako torturak salatu asmoz.