Athleticek gol andana sartu dio gorengo mailara igo berri den Tacuenseri. 7-0ekoa adierazi du Basozabaleko (Sondika) markagailuak, bizkaitarren nagusitasuna islatuz. Yulema Corresek hiru gol sartu ditu, Lucia Garciak bi eta Irune Murua eta Nekane Diezek -bederatzi hilabete zelaietatik at pasatu ostean- gol bana egin dute.
Karla Lekuonak Oiartzun eta Huelvako Sportingen arteko neurketa parekatua jaso du. Etxekoak Silvia Ruizen gol eder bati esker aurreratu dira markagailuan, baina Anita Hernadezek, penalti puntutik, berdinketa eskuratu du. Andaluziarrek aurrea hartzeko aukera ona xahutu dute, beste penalti jaurtiketa bat huts eginez.
Realak, berriz, ezin izan du Bartzelona gainditu igande arratsaldean Joan Gamperren jokatutako lehian. Talde katalana lehen zatian estu hartu duen arren, 2-0 galdu dute donostiarrek eta hiru puntuak etxeko taldeak poltsikoratu ditu. Alexia Putellas eta Olga Garcia izan dira golegileak.
Sailkapenean, Athletic hirugarren postuan dago eta Reala eta Oiartzun Kopako postuetatik kanpo daude momentuz, hamargarren eta hamaikagarren hurrenez hurren.