
Agerraldia egin dute 30 lagun inguruk Iruñean, Herritar Batasuna bezala bataiatu duten eragile politikoa eratzeko eztabaida prozesua abiatu dutela iragartzeko. Hala, aipatu eragileak izango lituzkeen ezaugarrien berri ere eman dute.
Ildo horretan, 1978an Herri Batasuna zenak zuen espiritu «abertzale eta sozialista iraultzailea» berreskuratu xede dutela adierazi dute, «independentzia, sozialismoa, berreuskalduntzea eta Euskal Herriaren batasuna» lortzeko.
Ezker abertzalearen aldarrikapen historikoak bere eginik, «mobilizazio, desobedientzia, intsumisio eta erresistentzia aktiboa» erabiliko lituzkete beren jardunean «inbaditzailearen» aurka borroka egiteko.
Amnistiaren alde ere egin dute, berau «preso, iheslari eta deportatu guztien baldintza gabeko etxeratzea» bezala ulertuz.

Cinco forales mueren en un accidente en la AP-8 en Elgoibar, en la bifurcación con la AP-1

Macrorredada en Iruñea con 28 detenidos por las protestas ante el acto de Vito Quiles

Parisko Dei Auzitegiak onartu du Urrutikoetxearen aurkako azken euroagindua

Zupiria y ertzainas han podido hacer un uso ilegal de las grabaciones de bodycams en Loiu
