Iñaki Garmendia 'Laja' hil da

Eguerdian hil da Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilari eaguna. Maxixatzen tokiko agerkariak azaldu duenez joan den igandean Aristerrazun ondoezik sentitu zen eta astea ospitalean eman ondoren hil da gaur. 

NAIZ|12/01/2019 15:16|1 comentario
Arp_050908_441632
Landakanda, atzean, eta Laja, lehen planoan, 2005eko argazki batean. (Jon URBE / FOKU)

Azken astea ospitalean egin ondoren gaur eguerdian hil da Iñaki Garmendia 'Laja' trikitalri ezaguna. Maxixatzen tokiko aldizkariak azaldu duenez pasa den astean Aristerrazun ondoezik sentitu zen eta ospitalera eraman zuten. 

Ramon Zubizarreta 'Landakanda'-rekin batera 'Laja eta Landakanda' trikitilari bikote ospetsua osatu zuen Lajak. 

Euskal Herriko trikitixa elkarteak 2016an Joxemari Iriondok idatzi zuen Lajaren inguruko biografia ekarri du gogora haren heriotzaren berri izan orduko eta pasarte bat ere helarazi die hedabideei trikitilari handia nor zen laburbiltzeko: 

«...Elgetaren jakituria, Sakabiren soinua jotzeko zehaztasuna –notak garbi markatzea gustatzen zitzaion Lasturkoari– eta Joxe Mari Altuna musikalari azpeitiarraren trebezia ikasi eta ondu zituen, lehengo trikitilari zaharretatik abiatu eta oraingo trikitilari gazte ondo hezietara zubia egiteko. Eta aurrekoen eredua jarraituz, ate-joka etorri zaizkion gazteei bere jakituria transmititzen saiatzen da, aurrerantz ere iraun dezan trikitixak sendo eta indartsu.

...Nekez izango da Gipuzkoan herri eta auzorik inoiz edo behin Laja soinua jotzen izan ez denik. Hasi Gorostietako saletxe ondoko erromeriatik eta Kataluniako Arsèguelera, plaza txiki eta handi asko ezagutu du bere ibilbide luze eta oparoan. Azkenengo urte hauetan, berriz, Bizkaian, Nafarroan eta Iparraldean ere ezaguna da Lajaren irribarre gozoa eta lanerako gogoa. “Soinua ondo jo ez ezik, inportantea da herriarekin elkartzen jakitea, bat egitea –zioen–. Eskatutakoa ematen saiatzen bazara, berriz ere itzuliko zara herri horretara. Maila ona eman behar da, jendearekin ondo konektatu, eta eskatzen dizuna ematen ahalegindu».