Xilaba Bertsulari Xapelketako Final Herenetako lehen saioa jokatu zen atzo Senperen. 200 bertsozaleek bete zuten Larreko gela eta datorren larunbatean fasearen bigarren saioa jokatuko da Sohütako Herriko gelan.
Saioko irabazlea Irati Alcantarilla Urdanpilleta izan zen, 324,5 puntu bilduta; eta Aitor Servier Etxexurik eta Miren Artetxe Sarasolak egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Sailkapena
Irati Alcantarilla Urdanpilletak, beraz, heldu den azaroaren 11an Bardozen ospatuko den Final Aitzenekoan kantatzeko lekua lortu zuen.
Horrela geratu zen sailkapena larunbateko saioan: Irati Alcantarilla Urdanpilleta, 324,5; Aitor Servier Etxexuri, 321,5; Miren Artetxe Sarasola, 318,5; Patxi Iriart Hiribarren, 309,5; Kerman Diaz, 296,5; eta Gillen Hiribarren, 86,5.
Xilabako Bertsulari Txapelketaren Final Herenetako bigarren saioa, hurrengo larunbatean, urriak 24, ospatuko da Sohütako Herriko gelan. Bertan parte hartuko duten bertsolariak hauek dira: Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Iker Altuna, Elixabet Etxandi Goienetxe, eta Mizel Mateo.
Saioa arratsaldeko 17.00etan hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosi ahalko dira.