‘24 emakume-mujeres-femmes’ erakusketa ibiltaria jarriko du abian Jakiundek

Fecha

06.02.24 - 27.02.24

Lugar

Gipuzkoa - Donostia

Ostegun honetan egin da aurkezpena Donostian.
Ostegun honetan egin da aurkezpena Donostian. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Emakumeak zientzietan, arteetan eta letretan jokatzen duen papera ikusarazteko erakusketa prestatu du Jakiundek. Denera 24 emakumeren erretratuak jarriko dira ikusgai. Donostiako Zuloaga Plazan –San Telmo Museoaren aurrean– egingo du lehen geldialdia, ibiltaria izateko bokazioz jaio den proiektuak. Otsailaren 6tik 27ra bitartean egongo da Donostian.

Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren kide dira irudietan agertuko diren emakumeak. «Neska-mutilek aukera-berdintasunean ikasi eta lan egin ahal izan dezaten edozein diziplinatan, bizitzaren arlo guztietan emakumeek zer presentzia duten jakin behar du gure gizarteak, eta hori ikusarazi egin behar dugu. Emakumeek zientzietan, arteetan eta letretan lan egiten, laguntzen eta gozatzen dute», nabarmendu du Jakiundeko presidente Juan Ignacio Perezek ostegun honetan.

Vicomtech-eko Garraio Sistema Adimendunen Saileko zuzendari Oihana Otaegiren esanetan «erakusketa honetako eta Jakiundeko kide eta, nire bizitza profesionalean, ikertzaile bezala, erakusketa hau bezalako ekimenak biziki estimatzen ditut eta oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit; emakumeek zientzia, arte eta letren arloetan duten presentzia eta ekarpen baliotsuak nabarmentzea helburu dutenak, hain zuzen ere. Funtsezkoa da emakumeak sektore horietara erakartzea eta erakustea rol profesional hauetan karrera egitea ez dela anomalia bat, normala izan beharko lukeela».

Ikusgarritasun eza

«Azken urteotan neskatoen eta nerabeen artean emakumeek zientzian duten ikusgarritasuna sustatzeko ahaleginak areagotu egin direla ikusi dugun arren, argi dago oraindik bide luze bat dugula egiteko. Pozgarria da, pixkanaka, gure eremua zabaltzen ari den aldaketa positibo bat ikustea. Ariketa horretan, funtsezkoa da edozein neskatok eremu horietara sartzeko ahalmena baduela nabarmentzea», gaineratu du.

Ikerbasqueko (DIPC) ikertzaile Aran Garcia-Lekuek, bere aldetik, honakoa esan du: «Ni zientzialaria naiz, fisikaria. Gure eremuan emakumezkoak gutxiengoa gara, baina ez gara hain gutxi. Gauza da ez gaituztela asko ikusten; postu ikusgarrienetan, postu gorenetan, normalean gizonezkoak baitaude».

«Horregatik, Jakiundek antolatutako ekimen hau bezalakoak ezinbestekoak dira… emakume zientzialariak, idazleak, ekonomialariak, artistak… plazara! Baina ez hori bakarrik, Ruth Bader Ginsburg abokatu estatubatuarrak zioen bezala: «emakumeek, erabakiak hartzen diren toki guztietan egon beharko lukete». Ea ba, plazan hasita, pixkanaka-pixkanaka horretara heltzen garen».

Emakumeak erakarri

Funtsezkoa da bere iritzian emakumeak sektore horietara erakartzea eta erakustea rol profesionalhauetan karrera egitea ez dela anomalia bat, ohikoa izan beharko lukeela. «Azken urteotan neskatoen eta nerabeen artean emakumeek zientzian duten ikusgarritasuna sustatzeko ahaleginak areagotu egin direla ikusi dugun arren, argi dago oraindik bide luze bat dugula egiteko», esan du.

Mariasun Landa idazleak, bere aldetik, umorez zipriztindutako testu poetikoa irakurri du.

Marina Palacios arduratu da argazkiak egiteaz. 24 irudiek Jakiundek banatutako egutegia osatu zuten bi urtez jarraian. Orain kalera aterako dira. Pozik agertu da argazkilaria beste modu batera aukerarik izango ez lukeen emakumeak ezagutzeagatik. «Aurrez eraikitako ideiatik urrunduko den zerbait egiten saiatu naiz», kontatu du. Erretratatuek eurek aukeratu dute irudia non egin.

Aire zabaleko erakusketarekin batera, solasaldi-ziklo bat izango da San Telmo Museoan. San Telmo Museoan egingo dira otsailaren 6an, 21ean eta 27an, 19.00etan. Hizlarietako batzuk protagonista dira erakusketan, hain zuzen ere Conchi de la Rua, Naroa Ibarretxe, Helena Matute eta Itziar Alkorta. Antolatutako hiru solasaldietako gaiak San Telmo Museoan ateak irekita dituen ‘Garuna(k)’ erakusketaren osagarriak dira.

Ordutegirik gabe, sarrera librea.

Ubicación

Zuloaga Plaza
Zuloaga Plaza
Donostia. Gipuzkoa