40 Minutu Rockek hamargarren edizioa ospatuko du
Fecha
21.02.26
Lugar
Bizkaia - Durango

Otsailaren 21ean, hogei talde igoko dira Durangoko Landako Gunean jarriko dituzten oholtzetara 40 Minutu Rockeko X. edizio berezian, elkartasunaren taupadarekin bat egitera. Gune Nagusian Bridade Loco, Merina Gris, Neomak, Les Testarudes, Kiliki, Naxker, Ezezez, Nafarroa 1512, Zeker, Non Servium, Marte Lasarte, EH Sukarra eta Zea Mays ariko dira. Eta karpan, aldiz, Chicabet & Rocky Violencia, Matah, Sembrando Kaos, Labar, Adur, DJ Pibikens eta Kene zuzenean ikusteko aukera egongo da.
Sarrerak jada eskuragarri daude BIBE atariaren bidez. Aldez aurretik erosiz gero 25 euroan lor daitezke, eta egunean bertan 30 euroan. NAIZeko harpidedunek, baina, %40ko beherapenarekin eskuratu ahalko dituzte abenduaren 16tik aurrera, Harpidedunen Txokoan.
Fisikoki erosi nahi dituenarentzat, Durangoko Azokan ere eskuratu ahalko dira, Artekale kaleko 12. atariaren alboan, eta epe laburrean Euskal Herriko puntu ezberdinetan ere erosi ahalko dira
Ubicación
Landako gunea
Durango. Bizkaia