Algara Dantza Taldeak jai handia prestatu du Mendizorrotzako kiroldegian

Fecha

21.02.26 - 21.02.26

Lugar

Araba - Gasteiz

Jai berezi honen aurkezpena egin dute hedabideen aurrean.
Jai berezi honen aurkezpena egin dute hedabideen aurrean. (GASTEIZKO UDALA)

Bere 25. urteurrena ospatzeko urtebetez ekintzak antolatu ostean, Algara Dantza Taldeak amaiera emango die ospakizunei Gasteizen. Dantzarien taldeak ‘Eta oraindik badugu zer dantzatu’ ekitaldia antolatu du Mendizorrotzako kiroldegian otsailaren 21ean, 20.00etan. 

Musikaz eta dantzaz beteriko jaia izango da, eta Algarako kide guztiek hartuko dute parte, 150 lagun inguruk, tartean musikariak eta dantzariak. Halaber, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Xabi Aburruzaga trikitilari eta konpositorea, eta Joselu Anayaken laguntza izango dute.

Hitzordu horretarako 250 gonbidapen banatuko dira Udalaren Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoa, Plaza Berria, 1). 16.00etatik 18.00etara, asteartetik ostiralera, eta larunbatetan 11.30etik 13.30era.

Ubicación

Mendizorrotzako kiroldegia

Gasteiz. Araba