Alguillo eta Alkimistak Elgoibarren
Fecha
24.08.26 - 24.08.26
Lugar
Gipuzkoa - Elgoibar

Abuztuaren 24 gauean Alguillo eta Alkimistak taldea Elgoibarko jaietan ariko da zuzenean 20.00etatik aurrera Kalegoien plazako agertokian. Ibilbide luzeko musikariak batu dira egitasmo honetan, eta ‘Hamaika istorio eta bat gehiago’ ikuskizuna taularatuko dute astelehen gauez, berriki sortu duten saio berria.
Alfonso Guillo
Alfonso Guillo (Elgoibar, 1953) musikariak gidatzen du Alguillo eta Alkimistak banda, eta 2023. urtean jarri zuen martxan egitasmoa aspalditik buruan zituen hainbat kantu talde eran janztean. Aurretik hainbat taldeetan ibilitakoa da Guillo, eta 70. hamarkadan abiatu zuen musika bidea Koska edo Expresión Sonora bezalako talde esanguratsuetan parte hartuz.
Gerora beti egon da musikari lotuta, baino urte asko agertokietatik kanpo izan eta gero Alguillo eta Alkimistak izenpean ari da kontzertuak eskaintzen egun, aro berri bat zabalduz bere musika bidean.
Musikalki rock zabalean barna dator egitasmoa, R&B edo soul giroen eragin nabarmenez, ñabardura ugari dituzten kantuetan barna. Taldearen debuteko diskoak 2024 urtean ikusi zuen argia ‘Burua makurtu gabe’ izenpean, eta azken urte hauetan guztietan egindako hamar kantu batu zituzten bertan, Zestoako Gaztain estudioetan Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean grabatuak. Pasa den urtean ‘Izua’ kantua zintzilikatu zuten sarean, eta 2026 honetan plazaratu dute ‘Hor, Zelatan’ abestia, oraingoz taldearen estudioko azken emaitza dena.
Hamaika istorio eta bat gehiago
Elgoibarren eskainiko duten emanaldian ‘Hamaika istorio eta bat gehiago’ ikuskizuna taularatuko dute, non hamaika kantuetan zehar emozio ezberdinen inguruan sorturiko kantu sorta plazaratuko duten zuzeneko berezian. Alfonso Guillo (ahots nagusia eta baxua), Jesus Aramberri (teklatuak), Luis F. Llavori (gitarra) eta David Gorospe (bateria) dira egun Alguillo eta Alkimistak.
Ubicación
Kalegoien plaza
Kalegoien plaza
Elgoibar. Gipuzkoa