Amorante bira amaiera
Fecha
13.12.24 - 13.12.24
Lugar
Gipuzkoa - Elgoibar

Asteburu honetan amaituko du Amorante musikariak ‘Harri herri har’ diskoa aurkezteko kontzertu bira. Ostiral gauez bere sorterrian ariko da zuzenean, Elgoibar herriko Herri Antzokian. Larunbatean emanaldi berezia eskainiko du Artium Museoan Gasteizen, eta igande arratsez, Tolosako Bonberenean joko du Gailu taldea lagun. Ostiraleko sarrerak antzokiaren webgunean www.herrikoantzokia.eus eskura daitezke 10 euroen truke. Gazte txartelaren jabe direnentzat eta 65 urtez gorakoentzat sarrerak 3 euroko balioa izango du. Emanaldia 19.00etan hasiko da.
Amorante
Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariak martxan jarritako egitasmoa da Amorante, eta ‘Harri herri har’ diskoa besapean biran izan da 2024 urte osoan zehar. Forbidden Colour diskoetxeak argitaratu zuen honako lana, eta Amoranteren estudioko hirugarren lan luzea dela esan daiteke, sarean zintzilikatutako kantuak eta binilo EP txikia kontutan izan gabe. Musika koktelera erakargarri eta arriskutsua da Amorante: Elektronikatik edaten du, eta herri musikaren sustraiak presente ditu bere kantuetan. ‘One man band’ formatuan taularatzen da, baino agertoki gainean big band baten itxura hartzen du, bere dozenaka tramankulu soinean. Hala ere Amoranteren magia ahotsetan eta ahotsen erabilpenean dela esan daiteke inolako zalantzarik gabe. Auto-tunea, loopak eta musika jolasak dira bere identitate txartelak, emanaldi bakoitza berezi bilakatuz, naiz eta kantu berdinak jo saio bakoitzean. Bere musika herritik, errotik, eta erraietatik ateratzen da. Eta bide horretan herrian bertan ariko da ostiral arratsez, herrikideen aurreran Herri Antzoki ederrean.
Larunbatean, Artium
Larunbat arratsean Gasteiz hiriko Artium museoan ariko da emanaldi berezi batean. ‘Musika eta hitzarekin jolasten’ lelo pean helduek eta txikiek arteaz gozatzeko espazio batean bilakatuko da saioa, musika, gauza askoren gainetik jolasa de la aldarrikatuz. 17.00etan hasita, familia giroko emanaldia izango da.
Igande arratsez Bonberean
Asteburua borobiltzeko Tolosako Bonberenean ariko da Amorante Gailu taldearekin batera. Emanaldia 19.00etan hasiko da, eta sarreran Bonberon bertan eskuratu ahalko dira kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago. Emanaldi hau eskaini eta gero, zuzeneko emanaldietatik urrunduko da denbora tarte batez.
Ubicación
Herri Antzokia
Herri Antzokia
Elgoibar. Gipuzkoa