Andoaingo rock jaialdia
Fecha
07.06.25 - 07.06.25
Lugar
Gipuzkoa - Andoain

Urtero bezala, ekainarekin batera Andoaingo Rock Jaialdia ospatuko da Andoaingo Nafarroa plazan. Azken urteetan bezala ‘Aperitif’ saioak izango dira eguerdian, eta bide horretan Lukiek (Rukula taldearen ordez ariko dira), Gori-Gori eta Marte Lasarte ariko dira zuzenean herriko plaza ezberdinetan 12.00etatik aurrera. Arratsaldeko 18.00etan hasiko dira emanaldi nagusiak Nafarroa Plazan, non A Place to Bury Strangers, Amor Liquido, Ezezez, Dummy, Holiday Ghosts eta The Black Wizards taldeek osatuko duten afixa. Guztira, Ameriketako Estatu Batuetako 2 talde, Europako 3 talde, eta Euskal Herriko 4 taldek osatuko dute Andoaingo Rock Jaialdiaren 17. edizioa. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.
Aperitif saioak
Musika festa eguerdiko 12.00etan hasiko da, Lukiek taldea izango da jotzen lehena. Hasiera batean Rukula taldea iragarri zen emanaldi honetako, baino osasun arazoak medio emanaldia bertan behera utzi dute. Beraien ordez Lukiek taldea taularatuko da, besapean iraupen luzeko hirugarren lana zuzenean aurkezteko. Hurrengo emanaldia 13.00etan izango da Plaza Morean, eta bertan Gori-Gori bikoaren proposamena ikusteko aukera izango da, musikatik haratago doan showa. 14.00etan Marte Lasarte taularatuko da Goiko plazako agertokian. Herriz herri dabil taldea ‘Ez da besterik’ diskoa aurkezten, musikalki rocketik abiatzen den musika koktelera beroan. Ekimena borobiltzeko Melenas taldeko kideak ariko dira musika pintxadan, arratseko kontzertuei bide emanez.
Nafarroa plaza
Nafarroa plazako agertoki handian ospatuko dira arrats-gaueko emanaldiak, eta sei izango dira zuzenean ariko diren taldeak. Euskal Herriko banda bakarra ariko da bertan, Ezezez talde bizkaitarra. Beraiek zabalduko dute festibala, berriki kaleratu duten ‘Kabakriba’ disko berria besapean. Azken aldian geldiezin dabil banda, kontzertu ugari eskainiz gurean zein estatu espainolean sailkatu ezin den musika koktelera eroan. Madril hiritik etorriko da Amor Liquido taldea. Disko bakar bat soilik behar izan dute jendearen arreta pizteko, eta musikalki lantzen duten art-punk erako giro popero freskoek zaletuak batu dituzte akorde bakoitzean.
London eta Oporto
London hiriko lauko banda da Holiday Ghosts. Azken urteetan sortu diren banda esanguratsuen artean kokatzen da taldea, eta azken zazpi urteetan estudioko bost disko kaleratu dituzte, taldeak bizi zuen sorkuntza aro biziaren adibide. ‘Coat Of Arms’ diskoa aurkeztuko dute Andoainen. 2015 urteko ‘Lake of Fire’ diskoarekin eman ziren ezagutara The Black Wizards taldea. Oporto (Portugal) hiritik dator hiruko banda, eta rockaren alde basatienean kokatzen da taldea, fuzz ugariko kantu sutsuetan.
Ameriketako Estatu Batuak
Gaueko kartel buruetako bat Dummy taldea izango da, Kaliforniako Los Angeles hiriko banda gaztea. Azken urteetan sortu diren banda esanguratsuen artean kokatzen da taldea, eta estudioko azken lana duten ‘Free Energy’ diskoan argi erakusten dute. Ohiko rock banda, sintetizadoreekin uztartua. Jaialdia New York hiriko A Place To Bury Strangers bandak itxiko du gauerdian, Oliver Ackermann musikariak gidatzen duen post-punk, noise-rock, shoegaze eta psikodelia bandak. Rocka bere eremu sutsuenean.
APERITIF SAIOAK
12:00 Rukula Lukiek – Zumea plaza
13:00 Gori Gori – Plaza Morea
14:00 Marte Lasarte – Goikoplaza
15:00 Melenas DJ Set – Goikoplaza
NAFARROA PLAZA
18.00 EZEZEZ
19:05 Amor Líquido
20:10 Holiday Ghosts
21:50 The Black Wizards
23:05 Dummy
00:30 A Place To Bury Strangers
Ubicación
Nafarroa plaza
Nafarroa Plaza
Andoain. Gipuzkoa