Anestesia taldeak ‘Erantzun 30 urte’ bira berezia egingo du

Fecha

10.10.26 - 19.12.26

Lugar

Lapurdi - Biarritz

Mikel Kazalis.
Mikel Kazalis. (Gorka RUBIO | FOKU)

Anestesia musika taldea bere bigarren LPa den ‘Erantzun’ lanaren 30. urteurrena ospatzen dabil. Disko hau oso berezia da taldearentzat eta beraien jarraitzaileentzat, 90.ko hamarkadaren erdialdean taldeak bere estilo propioa finkatzeko pausu garrantzitsua izan baitzen, bandaren mugarri garrantzitsu bihurtuz.

Ospakizun horretan lehen pausua diskoaren argitalpen berezi bat izan da, 180 gramoko biniloan, remasterizatuta, eta diseinu berrituarekin. Eta orain taldea bira labur eta berezi batekin dator, 2026ko urrian hasiko dena eta abenduan amaituko dena.

Taldeak bost kontzertu berezi eskeiniko ditu Euskal Herriko aretoetan. Kontzertu berezi eta bakarrak izango dira, taldeak inoiz jo ez duen kantu zerrenda eskainiko duelako, ‘Erantzun’ diskoa osorik joz, beste hainbat kantuekin batera.

Urriaren 10ean, Bilboko Kafe antzokian izango dira (sarrerak agortuta daude) eta 24an, Biarritzeko Atabal aretoan (sarrerak: www.atabal-biarritz.fr).

Azaroaren 14an Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean joko dute (sarrerak agortuta daude) eta 21ean Atarrabiako Totem aretoan (www.salatotem.com).

Abenduaren 19an Gasteizko Jimmy Jazzen joko dute  (www.jimmyjazzgasteiz.com). 

 

Ubicación

Atabal

Biarritz. Lapurdi