Argentinako Chala Rasta reggae taldea Euskal Herrian

Fecha

14.11.26 - 14.11.26

Lugar

Gipuzkoa - Tolosa

Cristian Gordillo, Chala Rasta taldeko abeslaria eta gitarra-jolea.
Cristian Gordillo, Chala Rasta taldeko abeslaria eta gitarra-jolea. (CR)

Argentinako Chala Rasta taldea Euskal Herrian ariko da zuzenean datozen egunetan. Taldeak lau emanaldi hitzartu ditu gurean eta bide horretan Gasteiz, Tolosa, Iruñea eta Mutriku bisitatuko ditu bandak azaroaren 12an hasi eta 21 bitartean. Lau emanaldi hauetan Xiberroots taldea izango dute agertokian lagun, Euskal Herria eta Argentina reggae musikaz batuz.

Chala Rasta

1990 urtean Buenos Aires hirian sorturiko reggae taldea da Chala Rasta. Egun bertako reggae eszenako talde esanguratsuenetako bat da, eta musika bidean estudioko zortzi disko kaleratu dituzte, reggaea eta aldarrikapena uztartuz kantu borrokalarietan. Cristian Gordillo abeslaria eta gitarra-jolea da taldearen arima eta taldeko sortzaile nagusia, eta egun taldean geratzen den hasierako kide bakarra. Berak eman du taldearen lema azken urte hauetan guztietan, bidea reggaezale gazteekin osatuz. Gurean eskainiko dituzten emanaldietan taldearen ibilbidea errepasatuko dute, estudioko azken emaitza duten 'Trincheras' diskoan sakonduz batez ere.

Xiberoots

Maule herriko Xiberrots banda lozorrotik aterako da Chala Rastaren ondoan zuzenean aritzeko. Uda beroa izan du taldeak Euskal Herria zeharkatuz jai giroko emanaldietan, eta orain, aretoetan ikusteko aukera izango da. Reggae gozoa eta zuzena lantzen du bandak, mila koloreko musika festan.  2002 urtetik martxan estudioko hiru disko kaleratu ditu bandak, horietako azkena 2026 honetan argia ikusi duen 'Zer Agitüko' lana.

Bira

Azaroaren 12an abiatuko dute bi taldeek kontzertu bira Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. 20.00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak dagoeneko salgai daude aretoaren atari digitalean. Azaroaren 14an, berriz, Tolosako Bonberenean joko dute, gaueko 22.00etatik aurrera eta hamar euroen truke, non sarrerak atean bertan izanen diren salgai 21.30etatik aurrera. Birak azaroaren 20an jarraituko du, eta Iruña zaharreko Indara aretoan izango dira bi bandak. Azken emanaldia, azaroaren 21ean izango da Mutrikun, eta afitxean Xiberoots taldeaz gain, Tapia eta Leturia band, Kumbialari eta Dj Farrukitas ariko dira ere, gaztetxearen 25. urtemuga ospatzen. Egun osoko ospakizuna izango da, non txupina, trikipoteoa, bazkaria, elektrotxaranga eta kontzertuak izango diren. Zuzenekoak 19.00etan hasiko dira. Kontzertuek 18 euroko balioa izango dute eta entradium atari digitalean eskura daitezke klik batean.

XIBEROOTS - CHALA RASTA BIRA
Azaroak 12 — Jimmy Jazz, Gasteiz
Azaroak 14 — Bonberenea, Tolosa
Azaroak 20 — Indara, Iruñea
Azaroak 21 — Gaztetxea, Mutriku

Ubicación

Bonberenea
Bonberenea
Tolosa. Gipuzkoa

Enlaces

Chala Rasta

Xiberoots

Jimmy Jazz sarrerak

Bonberenea sarrerak

Iruñea sarrerak

Mutriku sarrerak