‘Ars ex industria’, ondare industrialaren aldarria

Fecha

03.12.25 - 26.04.26

Lugar

Bizkaia - Bilbo

Erakusketaren komisarioa, Alberto Salcedo Fernández.
Erakusketaren komisarioa, Alberto Salcedo Fernández. (Itsasmuseum)

Euskal Industria Ondarearen eta Herri Lanen Elkarteak (IOHLEE) ‘Ars ex industria’,  artea, euskal kultura eta ondare industrialaren isla erakusketa jarri dute ikusgai Bilboko Itsasmuseumen. Sorkuntza artistikoaren bidez ,euskal industrializazioaren aztarnari omenaldia egin nahi dion arte garaikideko erakusketa kolektibo honek hainbat artisten lanak biltzen ditu.

Erakusketa ez da euskal industria-iraganaren islapen hutsa: interpretatu, eraldatu eta berrirakurri egiten du. Euskal, estatuko eta nazioarteko artisten 36 obra biltzen ditu, 1980ko hamarkadatik gaur egunera arte sortutakoak. Artistek industriaren unibertso estetikoan, sinbolikoan eta sozialean sakondu dute, pinturaren, eskulturaren, argazkigintzaren, instalazioaren edo bideoaren bidez. 2026ko apirilaren 26ra arte bisitatu ahal izango den erakusketa hau elkartearen 40. urteurrenaren ospakizuneko jarduera nagusietako bat da. Argibide gehiago, Itsasmuseumen web orrialdean. 

Ubicación

Itsasmuseum

Bilbo. Bizkaia