Artisau papergintzari helduko dio Donostiako ‘Atzokoak gaur’ egitasmoak

Fecha

27.03.26 - 12.04.26

Lugar

Gipuzkoa - Donostia

Papergintza da aurtengo jardunaldien protagonista.
Papergintza da aurtengo jardunaldien protagonista. (Maialen ANDRES | FOKU)

San Telmo Museoak antolatzen duen ‘Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak’ egitasmoak papergintzaren artisautza izango du ardatz aurten. Apirilaren 12ra bitarte, gai honen inguruan erakusketa eta jarduerak izango dira museoan.

Hitzaldia: Apirilak 9an (ekitaldi aretoan, gaztelaniaz eta doan), Juan Barbé artisauak landare-zuntzez egindako papera egiteko jarraitu beharreko prozesuaz hitz egingo du: landarea biltzetik hasi eta orri bat lortzeraino.

Erakustaldia: Martxoak 31 (11:00-13:00 + 16:30-18:30), papergintza tradizionalaren erakustaldia, lanbideari eta filigranei buruzko informazioa eskainiaz. Doako sarrera.

Helduentzako tailerrak: Apirilak 11 (11:00-13:00, web bidezko erreserbarekin), ‘Papera, deseginez sortu’, Miriam Loidi eta Julia Lasarekin. Tailer honetan, paper birziklatuaren zikloa modu sortzaile eta sentsorialean deskubrituko dute. Lehengo, Miriam Loidi-ren gidaritzapean, etxeko materialak kolore eta testuraz betetako paper-orri berri bihurtuko dituzte. Ondoren, Julia Lasak paper artisauaren gaineko esplorazio piktorikoan lagunduko du, kolore naturalak eta natura-elementuak erabiliz. Esperientzia osoa izango da: paperaren sorkuntzatik hasi eta zuen obra abstraktu propioa sortzeraino.

 

Ubicación

San Telmo museoa

Donostia. Gipuzkoa