Asteburuan Gure! jaialdia Erandion

Fecha

21.02.25 - 22.02.25

Lugar

Bizkaia - Erandio

Jaialdiko karteburuetako bat Skarra Mucci jamaikarra izango da.
Jaialdiko karteburuetako bat Skarra Mucci jamaikarra izango da. (SKARRA MUCCI)

Otsailaren 22 eta 23an Gure! jaialdia ospatuko da Erandion. CIFP Tartanga LHII eta Erandioko Udalak elkarlanean antolatu duten kultura anitzeko jaialdia da honakoa, eta hainbat ekitaldi eta kontzertu prestatu dituzte bi egunetarako. Antzerkia, dokumentalen proiekzioak, herri kirolak, merkatua edo haur jolasak dira horietako batzuk, eta tartean, nola ez, zuzeneko musika. Kontzertuak 20.00etan hasiko dira Udaletxeko plazan, eta doakoak izango dira. Ostiral gauez Skarra Mucci, Suaia, Steady Rockets eta Frantxu LSB ariko dira zuzenean. Larunbatean, berriz, Leihotikan, Marte Lasarte, TraBesties eta DJ Reimy.

Ostiralean Reggaea

Reggae giroak nagusitu dira ostiral gauez. Kartelburu Skarra Mucci abeslari jamaiakarra izango da, egungo reggae musika eszenan izen esanguratsua. Musikalki soula, gospela, reggaea, dancehalla, rapa eta R&B doinuak uztartzen ditu bere kantuetan, eta abeslari esanguratsua da mundu mailako reggae eszenan. Egun Alemanian bizi da eta bertatik bideratzen du bere musika bidea. Euskal Herrian ere baditugu talde garrantzitsuak jamaikar doinuak lantzen eta horietako bat Gorka Suaia da. Rapean eman zituen lehen pausoak gazte zela, eta geroztik musika territorioa ezberdinetan aritu izan da, beti ere reggae giroak bizkar hezur. Banda formatuan eskainiko du emanaldia.  Steady Rockets, berriz, talde gaztea da, hiru urteko musika bideaz. Disko luzerik kaleratu ez badute ere, zenbait bildumatan hartu dute parte eta sarean hainbat kantu entzun daitezke ere. Gaua borobiltzeko Frantxu LSB ariko da zuzenean, Erandio bertatik musika urbanoaren koordenadetan

Larunbatean rocka

Larunbata bestelako giroan etorriko da. Euskal Herriko musika taldeak izango dira protagonista eta rockaren aldaera ezberdinekin gozatzeko aukera izango da. Leihotikan taldeak 25 urte bete ditu musika errepidean, eta oraindik ere punk rock kantu azkar eta zuzenak sortzeko eta jotzeko gai direla erakutsiko dute agertoki gainean. Abiadura biziko kantu melodikoak lantzen ditu banda nafarrak, eta musika bidea errepasatuko dute emanaldi sutsuan.

Sortu berria den arren, Marte Lasarte taldea osatzen duten musikariek ibilbide handia dute musika bidean. Skakeitan, Belako edo ETS taldeetan aritzen eta aritu izan diren musikariek bat egin dute egitasmo berri honetan, rocketik elektronikara doan eremu askean jarduteko. Ez dute denborarik galdu, eta dagoeneko kalean dute taldearen estudioko lehen emaitza den ‘Ez da besterik’ lana.  Bestelako kolore batean TraBesties ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, non Lasy Philiss, Incognita Gianolli eta Iria Mey artistak indarrak batuko dituzten saio beroan. Gaualdia DJ Reimyk itxiko du Marabyak Bike Sound System saioarekin.

GURE! JAIALDIA - KONTZERTU EGITARAUA

Otsailak 21 Ostirala
20.00 Frantxu LSB
21.00 Steady Rockets
21.45 Suaia
00.30 Skarra Mucci

Otsailak 22 Larunbata
20.00 TraBesties
21.00 Leihotikan
22.30 Marte Lasarte
00.00 DJ Reimy

Ubicación

Irailaren 23a plaza
Irailaren 23a plaza
Erandio. Bizkaia

Enlaces