Aurrera Bolie eguna Arrasaten

Fecha

20.09.25 - 20.09.25

Lugar

Gipuzkoa - Arrasate

Odei raplariak  ‘Goizegi hiltzeko’ diskoa taularatuko du.
Odei raplariak ‘Goizegi hiltzeko’ diskoa taularatuko du. (ALKIMIA)

Irailaren 20an Aurrera Bolie Egunaren laugarren edizioa ospatuko da Arrasaten, eta aurrekoetan bezala egun osoko egitaraua antolatu da, non zuzeneko musikak protagonismo handia izango duen prestatu diren ekimen eta ekitaldien artean. Goizean Bermut Politikoa, haurrentzako tailerrak, jolasak, eta herri bazkariaz gozatzeko aukera izango da. Arratsean bazkaloste akustikoa Andoni Ollokiegi musikari gaztearekin, ‘Kaixo Karis’ emanaldi literario-musikala ,eta eguna borobiltzeko Malko, Odei eta 721 taldeen kontzertua gaztetxean gaueko 22.00etatik aurrera, eta 5 euroen truke.

Arratsean

Goizeko ekimenak amaitzean, herri bazkariaren txanda izango da Biteri plazan, eta bazkalostea girotzeko Andoni Ollokiegi ariko da zuzenean. 16.30etan hasiko du saioa, eta bere kantu propioez gain, Euskal Herriko zein atzerriko kantu ezagunen moldaketak egingo ditu bere erara. Elkarrekin abesteko aukera izango da, gure musika historiako kantu ezagunak tartean. 19.00etan, berriz, emanaldi literario-musikala ikusteko aukera izango da Irati Topalekuan, non Danele Sarriugartek eta Miren Narbaizak ‘Kaixo Karis’ taularatuko duten. Emanaldia doakoa izango da.

Gauean

Gaztetxean ospatuko dira gaueko kontzertuak, eta hiru izango dira agertokira igoko diren proposamenak. Odei raplariak bere disko berria taularatuko du emanaldi honetan. ‘Goizegi hiltzeko’ izen pean datorren lana aurten ikusi du argia binilo bikoitzean, eta euskaraz egindako errima eta erritmoak dira nagusi kantu zuzenetan. Gaueko bigarren banda Oñatiko Malko taldea izango da, rock koordenadetan datorren banda gaztea. Debuteko diskoko kantuak joko dituzte zuzeneko honetan, kantu sutsu eta beroak, gazteek ere gitarra azkarrak maite dituztela erakusle. 721 taldekoek, berriz, bestelako giroak ekarriko dituzte Arrasatera, trap musika eta punk oi! estiloak uztartuz, bien arteko fusio bat sortuz. Gaualdia borobiltzeko disko jartzaileen txanda izango da ordu txikiak bitartean.

Ubicación

Gaztetxea
Gaztetxea
Arrasate. Gipuzkoa

Enlaces