Baserritar jantziak jirabiran Jantziaren Zentroan
Fecha
07.10.26 - 01.01.27
Lugar
Gipuzkoa - Errenteria

Errenteriako Kapitain-etxeko sarrerako aretoan 15 baserritar jantzi ikusgai daude urtea amaitu bitarte. Guztiak XIX. mendeko jantzien erreplikak dira, bai jatorrizkoak, horietatik patroiak aterata josita, bai garaiko argazki zaharrak oinarri hartuta.
Emakumezko 13 jantzi daude. Jatorriari dagokionez, gehientsuenak Bizkaikoak, Zuberoako bat, eta Gipuzkoako hiru, horietako bi Legazpikoak.
Zazpi emakume ‘dantzan’ jirabiran daude. Manikiak oinarri birakarien gainean jarri dira, horrela jantzien atzeko aldea ikusi ahal izateko. Gizonezkoen jantziei dagokionez, bi jantzi, bi brusa, daude ikusgai, bata Gipuzkoakoa, zehazki Eskoriatzakoa, eta bestea Arabakoa, Aramaiokoa.
Azaroan baserritar jantzia nolakoa zen ezagutzeko hitzaldi berezia eskainiko da. Bi hitzaldi izango dira, azaroaren 14ean euskaraz, eta azaroaren 21ean gazteleraz, biak ere arratsaldeko 17.00tan. Ordu bete iraungo dute eta 7 euroko kostua daukate. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzi ala Errenteriako bulegora deituta 943 49 45 21 telefonora, plazak mugatuak dira.
Ubicación
Jantziaren Zentroa
Errenteria. Gipuzkoa