Basterretxea eta Oteizaren arteko solasaldia
Fecha
27.03.26 - 30.08.26
Lugar
Nafarroa - Altzuza

Nestor Basterretxeak (1924–2014) eta Jorge Oteizak (1908–2003) artegintzan eta bizitzan izaniko ibilbideak dira kapitulu nagusietako bat Modernitatearen amaierako artearen eta sorkuntzaren bilakaeran. Alzuzan kokatutako Oteiza Museoak erlazio horretan sakondu du ‘Basterretxea–Oteiza. Espazioaren arazoa’ erakusketaren bitartez.
80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, erakusketak luze-zabal trazatzen du bi artisten arteko harremanaren momentu erabakigarrien kartografia.
Erakusketa-aldian, programa publiko hauek programatu dira:
Martxoak 28, larunbata, 12.00etan. Peio Aguirre eta J. P. Huercanos proiektuaren komisarioekin topaketa eta bisita erakusketara.
Maiatzak 16, larunbata, 12.00. Nestor Basterretxearen ‘Operación H’ (1963, 12’) filmaren emanaldia. Aurkezpena Peio Aguirre eta J. P. Huercanosekin, hitzaldia eta, ondoren, bisita erakusketara.
Maiatzak 30, larunbata, 12.00etan. Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquerten Ama Lur (1968, 103’) filmaren emanaldia. Ane Lekuona Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko irakaslearen aurkezpena.
Apirilaren 7tik 10era, 9.30etik 13.30era. 6–12 urte. 75 euro, Cierzo izeneko haur-kanpamentua. ‘Ama Lur’ eta ‘Operación H’ filmetatik abiatuta, kanpamentu horrek ikus-entzuneko hizkuntza gerturatzen du, esperimentaziotik eta sorkuntza kolektibotik abiatuta. Jarduera horrek zinemagintzaren eta irudi mugikorraren oinarrizko prozesuak gerturatuko dizkie bertaratzen direnei.
Ubicación
Oteiza Museoa
Altzuza. Nafarroa