Bilboko Udal Musika bandak ‘sentsualitea eta mitoa’ esploratuko ditu
Fecha
15.02.26 - 15.02.26
Lugar
Bizkaia - Bilbo

Bilboko Udal Musika Bandak ‘Sentsualitatea eta mitoa’ kontzertua eskainiko du datorren igandea 15ean, 12.00etan, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean.
Miguel Romea Chicote maisuaren zuzendaritzapean, 2025/2026 denboraldiko hitzordu nabarmenetako bat izango da emanaldi hau. Programak soinu-bidaia bizia eta iradokitzailea proposatzen du, sorkuntza garaikidea eta errepertorio sinfoniko aberatsa uztartuz, indar narratibo handiko obren bidez.
Kontzertuak bidaia musikal bat proposatuko dio publikoari emozioetan, soinu-kontakizunetan eta errepertorio sinfoniko handien unibertso mitikoetan oinarrituta.
Sarrerak jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.
Ubicación
Euskalduna jauregia
Bilbo. Bizkaia