‘Lautan Hiri’: Bueltan da Zazpikaleetako euskarazko antzerki plaza

Fecha

05.02.26 - 26.02.26

Lugar

Bizkaia - Bilbo

Antolatzaileak, Euskaltzaindiaren egoitzaren aurrean.
Antolatzaileak, Euskaltzaindiaren egoitzaren aurrean. (EUSKALTZAINDIA)

‘Lautan Hiru: antzerki txikia, festibal handia’ egitasmoaren zortzigarren edizioa lau ostegunetan egingo da Bilbo Zazpikaleetan (otsailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an), eta, guztira, 8 ikuskizun eskainiko dira. EHAZErekin batera antolatutako Ikusle Klubari ere eutsiko zaio. Antzerki-jaialdiaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, antzerkilariei plaza berrietan aritzeko modua emanda.

Iazko esperientzia errepikatuz, Baionara ere helduko da Lautan Hiru. Honela, apirilaren 17an, antzerki-gaualdia antolatuko da Biltxokon, Baionako Herriko Etxearen eta Euskal Kultur Erakundearen babesarekin.

Aurten bost agertokitan antzeztuko dira: Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria 15), BIRA Kulturan (Erronda kalea 2); Café Bar Bilbaon (Plaza Barria 6); 7Katu gaztetxean (Solokoetxeko eskailerak) eta Kalderapekon (Txakur kalea 1).

Otsailaren 5ean: ‘Zaku berekoak’ (35’), 19.00etan, Euskaltzaindian eta ‘Supituki’ (45’), 20.00etan, Biran. 

Otsailaren 12an: ‘Goiuri... grabatzen!’ (35’), 19.00etan, Gaztetxean eta ‘Igogailu batean amaitu zen mundua’ (45’), 20.00etan, Biran. 

Otsailaren 19an: ‘Hautagaia’ (25’), 19.00etan, Euskaltzaindian eta ‘Zazpi urte eta erdi’ (20’), 20.00etan, Kalderapekon.

Otsailaren 26an: XXIII. Café Bar Bilbao-Tartean Teatro Saria (‘Ganbarako lana’, Xabi Payarena): irakurraldi dramatizatua (20’). 19.00etan, Cafe bat Bilbaon. Eta ‘Adriene Bergson-Johnson’ (50’), 20.00etan, Gaztetxean.

Ubicación

Euskaltzaindia

Bilbo. Bizkaia