Burning Heads Euskal Herrian
Fecha
28.02.25 - 28.02.25
Lugar
Bizkaia - Bilbo

Burning Heads talde frantziarra Euskal Herrian ariko da zuzenean datozen egunetan kontzertu bira txikian. Asteazken gauez Baionako Le Magneto aretoan bira abiatu eta gero, ostegunez Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikan ariko dira zuzenean 19.30etik aurrera. Ostiralean Bilboko Nave 9 aretoan izango da hitzordua, non Ohil taldea izango dute afitxean lagun, eta bira larunbat gauez itxiko dute Iruñeko Txantrea auzoko Akelarre Kultur elkartean eskainiko duten azken emanaldian.
Punk rocka eta hardcorea
80eko hamarkadaren amaieran sortu zen Burning Heads taldea Frantziako Orleans hirian, eta geroztik ez dira agertokietatik jaitsi, musika ibilbide oparoa osatuz diskoak eta kontzertu birak tartekatuz.
Musikalki punk rock azkarrean eta hardcore melodikoan sakontzen du bandak, reggae doinuei keinu eginez, erreferentzia bezala batez ere Ameriketako Estatu Batuetako bandak hartuz.
Izan ere, taldearen sona hain handia izan zen bere garaian, mugak hautsi eta Epitaph Records bezalako zigilu garrantzitsu batekin sinatzea lortu zuten, diskoak itsasoaren beste aldean argitaratuz, musika ildo horretako diskoetxe garrantzitsuenetako batekin.
40 urte eta gero, taldeak tinko eusten dio musika bideari, eta disko bakoitzean pauso bat eman du aurrera. Taldeak diskografia oparoa batu du urte hauetan guztietan, eta horietako azkena 2024 urtean argia ikusi zuen ‘Embers of Protest’ diskoa da, hamabi kantu berriez osaturiko diskoa.
Disko berriarekin batera betiko klasiko guztiak taularatuko dituzte gurean eskainiko dituzten lau emanaldietan. Gertuko emanaldiak izango dira, areto txiki ertainetan, non ikuslegoa eta taldea parez-pare egoten diren bolumena gertu-gertu sentituz.
Burnin Heads Euskal Herrian
Otsailak 26 Baiona - Le Magneto
Otsailak 27 Abadiño - Amaraun Arte fabrika
Otsailak 28 Bilbo - Nave 9 + Ohil
Martxoak 01 Iruñea - Akelarre Kultur Elkartea
Ubicación
Nave 9
Nave 9
Bilbo. Bizkaia