Burutik eta Uda Arrasateko Aurrera Bolie egunean

Fecha

19.09.26 - 19.09.26

Lugar

Gipuzkoa - Arrasate

Burutik taldeak 'Ipuinak' diskoa aurkeztuko du Arrasaten.
Burutik taldeak 'Ipuinak' diskoa aurkeztuko du Arrasaten. (BURUTIK)

Larunbatean Aurrera Bolie! egunaren bosgarren edizioa ospatuko da Arrasaten, eta aurrekoetan bezala egun osoko egitaraua antolatu da, non zuzeneko musikak protagonismo handia izango duen prestatu diren ekimen eta ekitaldien artean. Goizean bermut politikoa eta hitzaldia izango da, ondoren, jolasak, herri bazkaria, emanaldi akustikoa, poesia elektronikoa Irati tabernan, eta gauean kontzertua gaztetxean. Gaueko 22.30etatik aurrera Burutik eta Uda zuzenean ariko dira eta 5 euroen truke. Emanaldia DJ Putzu disko jartzaileak borobilduko du.

Burutik

Burutik taldea Iruñearrian sortu zen 2020 urte inguruan, eta geroztik etengabeko garapena izan du taldeak gaur egunera bitartean. Musikalki rock eta pop giroak lantzen dituzte, berezitasun bezela eskusoinua erabiliz kantuetan. Ahotsetan eta ahots jokoetan du indargunea talde nafarrak, eta melodia ederrez bustita datoz kantuak. Emanaldiz beteriko udara izan du bandak eta Arrasatera une onean iritsiko dira, 'Ipuinak' diskoa besapean gaztetxea dantzan jartzeko asmoz.

Uda

Punk rock eta hardcore melodikoan oinarritzen du Uda taldeak bere musika bidea. Ameriketako Estatu Batuetan bandak dituzte erreferentzi nagusi, eta kantu azkar eta melodikoak lantzen dituzte, abiada biziko erritmoetan. Egunotan 'Erbestetik' disko berria aurkezten ari dira, labetik atera berri duten estudioko azken emaitza, estudioko hirugarrena. Taldeak 'Back to the Eskola Zaharra' kontzertu bira jarri du abian disko berria kaleratzerekin batera, eta Arrasateko emanaldian lan berriko kantuak entzuteko aukera izango da.

Ubicación

Gaztetxea
Gaztetxea
Arrasate. Gipuzkoa

Enlaces

Burutik

Uda

Aurrera Bolie eguna