Cristina Eneako aire zabaleko zinema parkera itzuliko da
Fecha
03.07.26 - 17.07.26
Lugar
Gipuzkoa - Donostia

Aurten ere, Cristina Enea Fundazioaren aire zabaleko ingurumen-zinemak magiaz eta naturaz beteko ditu Donostiako udako gauak. 13. edizio honetan, ingurumen-gaiei lotutako filmak proiektatzeaz gain, parkearen lehen mendeurrenari keinu bat egin nahi izan zaio, eta proiekzio guztiak Egiako parke enblematiko honetan egingo dira.
Beraz, aire zabaleko zinema zikloaren edizioa berria bere hastapenetara itzuliko da, eta proiekzio guztiak Cristina Enea parkean egingo dira. Eta horren arrazoia da gune hau herritarrei ireki zitzaieneko lehen mendeurrena ospatzeko, Mandasko dukeen nahiak betez.
Hala, aurten, ingurumen-gaiekin lotura izateaz gain, proiektatuko diren filmek keinu bat egingo diete 1926. urteari edo parkeei, ingurumen-aberastasun handia duten espazio gisa.
Proiekzioak Cristina Enean izango dira, beti 22.30ean, eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
Uztailaren 3, ostirala, 22,30ean: ‘Cariño, he encogido a los niños’ (Joe Johnston, 1989).
Uztailaren 10ean, ostirala, 22.30ean, ‘El maquinista de la general’ (Buster Keaton, Clyde Bruckman, 1926).
Uztailaren 17an, ostirala, 22.30ean, ‘Belle Époque’ (Fernando Trueba, 1992).
Ubicación
Cristina Enea parkea
Donostia. Gipuzkoa