EH Sukarra eta Maskak Urruñako bestetan

Fecha

06.09.25 - 06.09.25

Lugar

Lapurdi - Urruña

Disko berria plazaratu baino taldeak azken emanaldiak eskainiko ditu.
Disko berria plazaratu baino taldeak azken emanaldiak eskainiko ditu. (HAITIAN OLHAGARAY)

Irailaren hasieran Bixintxoak ospatuko dira Urruñan, eta bide horretan, ez da zuzeneko musikarik faltako besten egitarauan. Irailaren 6an, larunbatez, Maskak eta EH Sukarra ariko dira zuzenean 21.00etatik aurrera, eta gaualdia Holako Deluxe dantzaldi taldeak borobildu goizaldera bitartean luzatuko den musika festan.

EH Sukarra

E.H. Sukarra 1989an Eibarren sortutako rock taldea da. Mikel Gorosabel ‘Norton’ gitarra-jotzaile eta abeslariak gidatu du taldea haren sorreratik, eta oraindik ere tinko eusten dio taldearen egitasmoari. Taldearen urrezko aroa 90 hamarkadaren zehar izan zen, ehundaka kontzertu eskainiz eta diskoak grabatuz urte horietan guztietan. Gerora, joan etorri asko izan ditu taldeak, eta inoiz ez dute agur esan.

Egun eskaintzen dituzten zuzeneko emanaldietan musika bidea errepasatzen dute, garai zaharretako ‘Argi Ibili’, ‘Kaskogorriak’,  ‘Nervixuak 12pm’ edo ‘Zu Gabe’, azken urteetako ‘Hor zaude laguna’ eta ‘Aspaldiko lagunak’ bezalako kantuetara. Berriki ‘Ura bere bidean’ ekitaldian hartu dute parte, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren batera taldearen ereserkia den ‘EH Sukarra’ kantua joz.

Maskak

Lapurdi eta Nafarroa Behereko musikariez osatua dator Maskak taldea. 2024ko apirilean kaleratu zuen debuteko diskoa, non pop rock kantuak batu zituzten ‘Buruz buru’ izenpean, eta geroztik ez dira agertokietatik jaitsi.

Orain, lehen diskoa aurkezteko kontzertu bira amaieran da taldea, eta irailean Urruñan eta Bergaran ariko da banda, urrian Ordiziarrock jaialdian aritzeko. Izan ere, azken hilabeteetan ‘Ameslari’ bideoklipa zintzilikatu dute Youtubeko kanelan, taldearen disko berria izango denaren aurrerapen kantua. Patxi Cazenave (ahotsa), Betti Albor (gitarra), Thomas Saragueta (bateria) eta Battit Etchart, (teklatua) dira taldeko kideak.

Ubicación

Plaza
Plaza
Urruña. Lapurdi

Enlaces